Kensington jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kensington jauregia
English Heritage
Kensington Palace.jpg
Kokapena
Estatua  Erresuma Batua
Herrialdea  Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeak London
Ceremonial county of England Londres Handia
Londresen banaketa administratiboa Kensington eta Chelsea
Koordenatuak 51° 30′ 19″ N, 0° 11′ 18″ W / 51.505277777778°N,0.18833333333333°W / 51.505277777778; -0.18833333333333Koordenatuak: 51° 30′ 19″ N, 0° 11′ 18″ W / 51.505277777778°N,0.18833333333333°W / 51.505277777778; -0.18833333333333
Historia eta erabilera
Irekiera 1605
Jabea Earl of Nottingham
Erabiltzailea Gilen Cambridgekoa urria 2013
Katalina Cambridgekoa urria 2013
Prince Harry of Wales 2012ko martxoak 28
Prince Richard, Duke of Gloucester
Birgitte, Duchess of Gloucester
Prince Edward, Duke of Kent
Katharine, Duchess of Kent
Prince Michael of Kent
Princess Michael of Kent
Arkitektura
Arkitektoa Christopher Wren
Ondarea
English Heritage 1223861 eta 1002038
Bisitariak urtean 383.286
Webgune ofiziala

Kensington Jauregia (ingelesez: Kensington Palace), Kensington Gardens lorategietan, Londresen dagoen errege egoitza bat da. Bertan bizi dira erregetzako zenbait kide, Gloucesterreko duke-dukesak eta Kenteko printze-printzesak. Gaur egun, Diana Galesekoari buruzko erakusketa bat dago irekita publikoarentzat, hau izan baitzen bere egoitza ofiziala, hil zen arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sir George Coppin-ek eraiki zuen jauregia 1605 urtean Kensington herrixkan. Hasiera hartan bi solairutako jauregia zen jakobitar estiloan egindakoa. 1619an Heneage Finch, Nottinghameko Earlak erosi zuen eta Nottingham House izena hartu zuen.

1689an Gilen III.a errege koroatua izan zen eta jauregi hau erosi zuen, bera bizi izan zen Whitehall jauregia Tamesis ibaitik gertu egonik beti behelaino artean egoten baitzen eta uholdeak ere sarritan gertatzen baitziren. Erosi eta berehala Sir Christopher Wren arkitektoari eskatu zion jauregia handitu zezala. Diru kostoa handiegia izan ez zedin, Wrenek egitura mantendu zuen eta lau erpinetan hiru solairutako eraikinak gehitu zizkion. Hurrengo erregeek ere aldaketak eragin zizkioten. Bertan bizi izan zen azken erregea Jurgi II.a Erresuma Batukoa izan zen.

1760ean hil zen Jurgi II.a eta ordutik aurrera errege familiako ahaideek erabiliko zuten jauregia. XIX mendearen bukaeran egoera txarrean aurkitzen zen baina Viktoria erreginak zin egin zuen bera jaiotako jauregia ez zuela bertan behera erortzen utziko eta 1897an parlamentuak berau berrizteko plana ezarri zuen abian. Bi urte beranduago, Viktoria erreginaren urtebetetzean, 1899ko maiatzaren 24an, ateak ireki zizkion publikoari. Ordutik monarkiaren egoitzetako bat izan den arren, jauregiaren atal batzuk museo publiko izan dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokiak:
    • Central roundel1.PNG Queensway
    • District roundel1.PNG Circle roundel1.PNG High Street Kensington
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kensington jauregia Aldatu lotura Wikidatan