Gilen III.a Ingalaterrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilen III.a Ingalaterrakoa
G. Kneller - Willem III (1650-1702), prins van Oranje, koning van Engeland - C252 - Cultural Heritage Agency of the Netherlands Art Collection.jpg
Eskoziako erregea

1689ko apirilaren 11 - 1702ko martxoaren 8a (juliotar egutegia)
Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa - Ana Britainia Handikoa
Ingalaterrako monarka

1689ko otsailaren 13a - 1702ko martxoaren 8a (juliotar egutegia)
Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa - Ana Britainia Handikoa
Orangeko printzea

1650eko azaroaren 4a - 1702ko martxoaren 8a
William II, Prince of Orange (en) Itzuli - John William Friso, Prince of Orange (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBinnenhof (en) Itzuli eta Haga1650eko azaroaren 14a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
 Ingalaterrako Erresuma
BizilekuaHego Holanda
Talde etnikoaHerbeheretarra
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaKensington jauregia1702ko martxoaren 8a (juliotar egutegia) (51 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Heriotza moduaistripua: pneumonia
Familia
AitaWilliam II, Prince of Orange
AmaMary, Princess Royal and Princess of Orange
Ezkontidea(k)Elizabeth Hamilton, Countess of Orkney (en) Itzuli
Maria II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa  (1677ko azaroaren 4a -
Seme-alabak
LeinuaOrange-Nassau leinua
Hezkuntza
HeziketaEton College
Leidengo Unibertsitatea
Hizkuntzaknederlandera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Haga eta Britainia Handia
Jasotako sariak
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
Kalbinismoa
anglikanismoa

Find a Grave: 1977 Edit the value on Wikidata
WilliamIII Sig.svg

Gilen III.a Ingalaterrakoa[1] edo Gilen II.a Eskoziakoa (Haga, 1650eko azaroaren 4aLondres, 1702ko martxoaren 8a) 1674-1702 urteetan Holanda, Zeelanda, Utrecht, Gelderland eta Overijsselgo gobernaria eta 1689-1702 bitartean Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea izan zen.

Gilen II.a Orangekoaren semea izan zen. Johan de Wittek hezi zuen. Luis XIV.a Frantziakoak 1672an Holanda inbaditu zuenean, herri matxinada batek bertako gobernari edo stadtholder izatera eraman zuen. Horrek, eta hitzarmen egokiak (Nimegako Ituna, 1678) egin izanak salbatu zuen aberria, eta handik aurrera protestantismoaren buruzagitza hartu zuen, Frantziako katolizismoaren aurka.

Amaren aldetik Karlos I.aren biloba eta Jakue II.aren suhia izaki, errege honen aurkako Iraultza Loriatsua gertatu zenean, Maria II.arekin batera Ingalaterra eta Eskoziako koroa hartzera deitu zioten. Erregimen konstituzionala onartu zuen (Eskubideen Aitorpena, 1689), eta atzerriko politikaz arduratu zen. Aliantza Handiaren Gerran sartu zen Frantziaren kontra. Steinkerque (1692) eta Neerwindenen (1693) garaitua, La Houguen (1692) garaile, Ryswickeko Itunean (1697) Luis XIV.ak erregetzat onartu zuen. Espainiako Ondorengotza Gerra prestatzen ari zela hil zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Jakue II.a Ingalaterrakoa
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea
1689ko otsailaren 13a1702ko martxoaren 8a
Ondorengoa
Ana Britainia Handikoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen III.a Ingalaterrakoa Aldatu lotura Wikidatan