Kepa Akixo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kepa Akixo
Bizitza
Jaiotza Aretxabaleta1949  (69/70 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak poeta eta eskultorea
Izengoitia(k) Zigor

Kepa Akixo[1], ezizenez Zigor (Aretxabaleta, 1949 -) eskultore eta olerkaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoarra jaiotzaz, iheslari politikoa izanik 1960ko hamarkadatik Ipar Euskal Herrian bizi da, Biarritzen hain zuzen. Hiri honetan Felix Likinianorekin harremana izan zuen eta Biarritzen bertan du eskultura-lantegia. Kazetaritza-argazkilari ibili zen lehen iheslari urteetan eta lan honetan mundua zeharkatu zuen 1982 arte[2].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autodidakta da; Remigio Mendibururen eragina izan zuen eskulturari ekiteko orduan[3] eta Oteiza nahiz Basterretxearekin lotzen du bere burua. Zizelkari gisa 1968an hasi zen eta gehienbat zuhaitzetako enborrak eta altzairua erabili izan ditu. Banakako eta taldekako erakusketa ugaritan parte hartu du, Ipar zein Hego Euskal Herrian (Angelu, Baiona, Biarritz, Bilbo, Gasteiz, Izura, Tolosa) eta Bordelen edota Buenos Airesen. 2011n Seaskaren Integrazio Batzordearen alde Senperen antolatutako erakusketan esku hartu zuen, Besarkada lanarekin[4]. Ipar Euskal Herrirako egitura politiko bat lortzeko asmoz aritzen den batera plataformaren alde ere eman izan du lanik[5].

Euskal Herriko historian zeharreko 25 eskultore aukeratzen dituen 2011n argitaratutako Euskal zizelkariak / sculpteurs basques liburuan agertzen denetakoa da[6].

Marrazkigintzan ere aritzen da.

Olerkari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte luzeetan, 1970eko hamarkadatik bederen, poesiak egiteari ere ekin izan dio. Maiatz aldizkarian idatzi izan du[7]. Hona hemen zenbait olerki:

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]