Remigio Mendiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Remigio Mendiburu
Bizitza
Jaiotza Hondarribia1931ko uztailaren 17a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bartzelona1990eko apirilaren 16a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea eskultorea

Remigio Mendiburu Miranda (Hondarribia, Gipuzkoa, 1931ko uztailaren 17aBartzelona, Katalunia, 1990eko apirilaren 16a)[1] euskal herritar eskultorea izan zen. Zura erabili zuen gehienbat, eta hark egina da Korrikaren lekukoa. Metalak eta harria ere landu izan zituen. Kolorea ia baliatu gabe, zuhaitzen enborrak lantzea izan zen Mendibururen konstante bat. Enborren formak errespetatuz, baina hainbat tresnaren bidez manipulatuz, anitz gai jorratu izan zituen. Korapilatutako enborren esperientzia totemikoak, sustraietara begiratzen dutenak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziara erbesteratu behar izan zuen, Espainiako Gerra Zibilak eraginda. Oso gazte zela Madrilera joan eta San Fernando Akademia ospetsuan hasi zen Arte ikasketak egiten. Handik Bartzelonara egin zuen, eta San Jorge Arte Ederretakoan garaiko artista eta intelektualekin harreman zuzena izan zuen: Tapies, Miró, Portabella eta Guinovart.

1958an Parisera joan zen, eta han informalismoarekin harremanetan jarri zen. Arte munduan murgilduta, 1960ko Euskal Herrian sortu ziren arte taldeetako bateko partaide izan zen: Gipuzkoako Gaur taldekoa, hain zuzen. Ordutik lan etengabean, erakusketa asko egin zituen bakarka nahiz taldeka: Madril, Bartzelona, Paris, Donostia, Tenerife, Mexiko Hiria, Venezia, Basilea....

1970eko hamarkadan, Nafarroa Garaiko iparraldean mendialdean dagoen Intza herri txikiko baserri batera joan zen bere familiarekin bizitzera, naturatik gertuago izateko. Geroago Hondarribira itzuli zen, eta han jarri zuen bere lantegia.

1980ko hamarkadaren azkenaldian, B hepatitisa diagnostikatu zioten Mendibururi, eta bere arte ekoizpena nabarmen murriztu zion horrek. Aldi hartan, marrazkiak egiten zituen paperean, errotuladoreak, bolalumak, koloretako arkatzak eta akuarelak erabiliz. 1988an gibeleko transplantea egin zioten Bartzelonako Ospitale Klinikoan, eta hiri hartan izan zen bi urtez, bere emazte Maria Carmen Inda eta bien seme Urko lagun zituela, harik eta 1990eko apirilaren 16an hil zen arte.[1]

Lanak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioan dagoen titulurik gabeko eskultura.
Izenbururik gabeko frisoa Donostiako Tabakaleraren ondoan
  • 1959. Gipuzkoako Artista Berrien XIX. Erakusketan parte hartu eta lehengo saria irabazi zuen.
  • 1960. Donostiako Arte Plastikoen I. Lehiaketa Nazionaleko lehen saria.
  • 1959. Gipuzkoako Artista Berrien XIX Erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa bat antolatu zuen Nestor Basterretxearekin, Hondarribiko Carlos V Gazteluan, eta "Aranaz Darras" Aretoan bakarkako erakusketa ere bai. Eta 1. Lehiaketa Nazionaleko lehen saria irabazi zuen.
  • 1963. Hondarribiko Jaizkibel Mendian, "Herrien Elkartasuna" izeneko monumentua egin zuen.
  • 1965. "Presencia de nuestro tiempo" taldekako Erakusketa, Bartzelonako "Rene Metras" Galerian. "MAN. 65" taldekako Erakusketa, Bartzelonako Santa Cruz Ospitale Zaharrean. "Arte Actual" taldekako Erakusketa, Hondarribiko Carlos V Gazteluan. Hau bera, Bilboko Museoan eta Gasteizkoan jarri zen. "Aranaz Darras" Aretoan bakarkako erakusketa. Madrilgo "Nebli" Aretoan, bakarkako erakusketa. Veneciako Biurterokorako hautatua izan zen. Madrilgo Juan March Fundazioaren beka lortu zuen.
Txoria Puntaleko parkean, Hondarribia
  • 1966. Veneciako Biurterokoan parte hartu zuen. Euskal Eskolako GAUR taldearen sortzailea izan zen, Oteiza, Txillida, Basterretxea, Balerdi, Amable Arias, Zurneta eta Sistiagarekin batera. GAUR taldearen erakusketa, Donostiako Barandiaran Galerian, Bilboko Museoan eta Gasteizkoan.
  • 1968. Bartzelonako "1 Salón de Escultura Contemporánea"rako hautatua izan zen. Donostiako "Huts" Galerian bakarkako erakusketa.
  • 1969. Bilboko "Grises" Galerian bakarkako erakusketa.
  • 1970. Mexicoko Arte Ederretako Museoan, "Pintura y Escultura Vasca Contemporánea" taldekako erakusketa. Donostiako "Avenida 1" etxean dagoen Herri Txistu Otza altzairuzko eskultura egin zuen.[2]
  • 1971. Valenciako "Metal en el arte" izeneko Erakusketa Nazionalean, taldeka. "1 Muestra Indiscriminada de Arte Vasco" taldekako erakusketa. Barakaldon. Bilboko Mikeldi Galerian, bakarkako erakusketa. "Simposiurn Internacional de Escultura de Canarias"erako hautatua izan zen.
  • 1972. "Arte Vasco" taldekako erakusketa, Tolosako Zabala Jauregian. "1 Ciclo de Escultura Española Contemporánea" taldekako erakusketa, Madrilen. "Arte Vasco" t
  • 1973. Donostian, Amarako autopistaren pasabidean burdinezko Izenbururik gabeko frisoa eskultura jarri zuen.[2] Geroago, 2017an pasabide hori kendu zutenean, Tabakaleraren ondora eraman zuten eskultura hori, Atotxako tren geltokitik gertu. Bilboko Luzaro Galerian bakarkako erakusketa "5 escultores vascos" taldekako erakusketa, Madrilgo Skira Galerian. "1 Exposición Internacional de Escultura en la calle" taldekako erakusketa, Santa Cruz de Tenerifen.
Donostiako Kutxaren Garibaiko egoitzako eskultura
  • 1974. Bilboko Mikeldi Galerian bakarkako erakusketa. Vigoko "Castro"n, aire zabaleko Erakusketa taldeka. Madrilgo "Club de Golf de las Matas"en aire zabaleko taldekako erakusketa. Beobideren Omenez, Donostiako "Estudio" Galerian taldekako erakusketa.
  • 1975. Bilboko Luzaro Galerian bakarkako erakusketa. Irtiñako "Dag" Galerian, bakarkako erakusketa. "Pequeñas esculturas de grandes escultores" taldekako nazioarteko erakusketa. Granadan. Donostiako Jakintxan taldeko erakusketa. Donostiako Aurrezki Kutxa Probintzialeko horma irudiak eta sabaiko kasetoidura. Pedro Sotak, "Nortasuna" izeneko bere lanari buruzko laburmetraia egin zuen
  • 1976. Hondarribiko Txantxangorri Galerian bakarkako erakusketa. Euskal Artistek Bilintxi eskainitako Omenaldia, Donostiako San Telmo Museoan, taldekako erakusketa. "Gure lur" Erakusketa, Donostian. "Escultura" Erakusketa, Donostiako aurrezki Kutxa Probintzialean. Basileako Nazloarteko VII Arte Ferian parte hartu zuen
  • 1977. "Euskal Artistak", taldekako erakusketa, Ormaiztegin.
  • 1978. "1 Trienal de Europa de Escultura"n parte hartu zuen, Parisko "Palais Royal"en. "Pintura y Escultura Vasca" taldekako erakusketa, Donostiako E2 Galerian "Erakusketa 78" taldekako erakusketa, Madrilgo Velazquez Jauregran. "Arte Vasco 78" taldekako erakusketa, Bilboko Aurrezki Kutxa Munizipalean.
  • 1979. "Pintores y escultores vascos" taldekako erakusketa, Donostiako Arte Galerian. "Arte en Getaria 79" taldekako erakusketa, Getariako Erakustoki Aretoan. Madrilgo Velazquez Jauregian, taldekako erakusketa, Orbegozo Fundazioak babestua. Bartzelonako "Fundación Miró"n taldekako erakusketa, Orbegozo Fundazioak babestua Hondarribiko Ttopara Galerian bakarkako erakusketa. Hondarribiko Portiko Galerian bakarkako erakusketa.
  • 1980. Bilboko Windsor Galerian bakarkako erakusketa. Korrikaren lekukoa sortu zuen.
Korrika-ren lekukoa, 1980an sortua
  • 1981. "Artistas para una temporada" taldekako erakusketa, Bilboko Windsor Galerian. Bilboko "Arte Eder"en parte hartu zuen.
  • 1983. Donostiako San Telmo Museoan, bakarkako erakusketa. Gasteizko Arte Ederretako Museoan erakusketa. Bilboko Windsor Galerian, bakarkako erakusketa. Nafarroako Aurrezki Kutxa, Irtiñan, bakarkako erakusketa
  • 1984. "Mille 3" Chicagoiko Nazioarteko Eskultura Ferian, taldekako erakusketa
  • 1986. Hostoa Taldeko partaide izanik, Frankfurt, Colonia, Menorca eta Mallorcan erakusketak.
  • 1987. Windsor Galerian, bakarkako erakusketa. "Arco 87"an parte hartu zuen. Abuztuan Hondarribiko Kezka Galerian bakarkako erakusketa.
  • 1988. "Jorge Oteizari Omenaldia" taldekako erakusketa, Gasteizen
  • 1982. Hondarribiko lantegian bere obrari buruz grabatutako Dunbots filma zuzendu zuen. Anton Larrauri musika jarri zion.
  • 2007. Hondarribiko Urrezko Domina udalak eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Leire MAKAZAGA LANAS: «Remigio Mendiburu en su etapa final: la década de los ochenta», Ondare, 26, 2008, 335-351.
  2. a b Bestelako begiradak. Donostiako eskulturak Donostia turismo

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Remigio Mendiburu Aldatu lotura Wikidatan