Kanaldude
Kanaldude | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | telebista-kanala |
Jarduera sektorea | hedabidea |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Jarduera | |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1997 |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |

Kanaldude Nafarroa Behereko Aldude herrian sortu eta gaur egun Bidarrain egoitza duen herri telebista da. Euskaraz ari da eta Aldudarrak Bideo kooperatibak sortutako proiektua da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egun Kanaldude denaren proiektua 1997an hasi zen. Hilabetero ateratzen zen Elebista bideo-kazeta sortu zen. Hortik aurrera Ipar Euskal Herriko ahalik eta eremurik zabalenera heltzeko igorgailuak ezartzeari ekin zioten eta 2006an dagoeneko Nafarroa Behere ia osoan ikusi ahal zen. 2007tik emankizunak interneten ere daude ikusgai.
Egun TVPI telebistan ere eduki batzuk eskaintzen dituzte, baita Hamaika Telebistan eta Xaloa Telebistan ere. 2011ren hondarrean zuzeneko emanaldiak egiten hasteko probak egiten ari ziren. 2016 hondarrean, "Kanaldude Zuzenean" asteroko emankizuna abiatu zuten, elkarte edo kolektiboak ezagutarazteko.
2017ko urrian, Akitania Berriko gobernuarekin akordio bat lortu, eta 2018ko martxoatik aitzina internet eta box bidez 24 oreneko emisioa izanen dutela adierazi zuten. Honek, kalitate emendatze bat ekarriko du, betiko herri telebista izaera aldatu gabe.
Kateko arduraduna Ximun Carrere da.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Eskuz esku egina, Argia, 2.304. alea, 2011ko abenduaren 25a.