Edukira joan

Kepa Martinez de Lagos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kepa Martinez de Lagos
Bizitza
Jarduerak

Kepa Martinez de Lagos (Begoña, Bilbo) euskalaria eta testu-liburu egilea da.[1]

Testuliburuak ontzen nahiz euskaratzen lan eskerga egin zen IKER taldearen barruan eta Kepa Martinez de Lagos izan zen haietako bat, beste hauekin batera: Jose Ramon Etxebarria, Xabier Mendiguren, Xabier Kintana, Imanol Añon, Iñaki Antiguedad eta Karmele Baelo. Talde horrek sortua da euskarazko lehen ikasliburuen Saioka bilduma. Lehen Hezkuntzarako liburu-bilduma horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak zeuden.[1]

Saioka testuliburu bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Ramon Etxebarriarekin euskarazko testuliburuak sortu zituen SAIOKA taldea (J.R. Etxebarria, 2018).[1]

Hegoaldeko Oinarrizko Heziketa Orokorrerako 1970rean argitaratu ziren programa ofizialak, eta ikastolen legalizazioa oraindik airean zegoela, irakaskuntza arautuko arlo eta gai guztiei zegozkien irakasmaterialak prestatzeko plazaratu zen proiektuan parte hartu zuen.

Horretan giltzarria izan zen Iker taldea, 1970eko hamarkadaren hasieran militantzia politikoa eta militantzia kulturala bateraturik zeuden garaian sortua, EHAS alderdiaren proiektu modura. Proiektu kultural bat zen, argitaletxe bat antolatzekoa, euskarazko produkzioa bultzatzekoa.[1][2]

Iker taldearen kudeatzaile nagusiak Natxo Arregi eta Xabier Zuloaga izan ziren, eta haien eskutik burutu zen zortzi urtetan irakasmaterialaren Saioka proiektu integrala (1974-1981), programa ofizialeko jakintza arlo guztietako hamarka espezialistak osatua.[1][3]

Saioka taldeak OHOko zortzi mailetako arlo guztietarako liburuak eta bestelako irakasmaterialak prestatu zituen (diskoak, irakasleentzako gidaliburuak…) eta guztiak euskaraz sortuak izan zirela, originalak. Lehenengo esperientzia integrala izan zen. Bertan aukera ezin hobea izan zuten irakasleekin lankidetzan aritzeko (Natxo Arregi, Xabier Kintana, Xabier Mendiguren, Klara Galdos, Imanol Añon, Kepa Martinez de Lagos, Karmele Baelo, Iñaki Antiguedad…). Saioka izeneko metodologia irakasleak proposatu eta ikasleekin batera egin beharreko proiektu praktikoetan oinarriturikoa izan zen, originala eta berritzailea, euskara batuan idatzia, eta euskara arlo guztietan erabiltzeko pentsatua.[1]

Zortzi urte iraun zuen ekimen sortzaile hartan sortu ziren liburu haietako batzuk dira hauek :

  1. Saioka 1. Projektuak eta gaiak (1974).
  2. Saioka 1. Osagarriak eta Ariketak (1974).
  3. Saioka 1. Metodologia (1974).
  4. Saioka 2. Projektuak eta gaiak (1975).
  5. Saioka 2. Osagarriak eta Ariketak (1975).
  6. Saioka 2. Metodologia (1975).
  7. Saioka 3. Projektuak eta gaiak (1975).
  8. Saioka 3. Osagarriak eta Ariketak (1975). ­
  9. Saioka 1. Matematika (1976).
  10. Saioka 4. Natur Arloa (1976).
  11. Saioka 5. Natur Arloa (1977).
  12. Saioka 2. Matematika (1977). ­
  13. Saioka 6. Natur Arloa (1978).
  14. Saioka 3. Matematika (1979).
  15. Saioka 7. Natur Arloa (1980).
  16. Saioka 8. Natur Arloa (1981).

Beste liburu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Etxebarrira Bilbao, Jose Ramon. (2018-07-18). «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU) (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  2. Garate, Katixa; Irazustabarrena Uranga, Nagore. «1970-1979: euskal kultura ilusiotik zatiketara» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  3. Ugarteburu Meabebasterretxea, Angel. (2022-05-19). «`Euskara eta Literatura´ ikasgairako testu-liburuak sortzen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]