Iñaki Antiguedad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iñaki Antiguedad
Iñaki Antiguedad 2.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011-12-12 - 2012-05-16 - Onintza Enbeita
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Bilbo1955eko ekainaren  21a (64 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hezkuntza-maila doktorea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria, geologoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Amaiur

Iñaki Antiguedad Auzmendi (Bilbo, Bizkaia, 1955eko ekainaren 21a) Geologiako irakasle eta ikertzailea, ekologista eta politikaria da. Hidrogeologiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Geologia Departamenduan, eta ezker abertzaleko militante historikoa da. Gainera, militante ekologista da, eta hainbat irrati-telebista saiotan kolaboratzaile jardun du.

Bere ikerketa lana uraren kudeaketaz eta hidrologiaz egiten du. Ikertu du Euskal Herriko akuiferoen uraren kalitatea, ea zelako eragina daukaten lurrean burutzen ditugun jarduerek lurrazpiko uretan, eta nolako ondorioak izango ditu klima-aldaketak ur zikloan.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri Batasuneko parlamentaria izan zen 1990ean. Ondoren, 1995 eta 1997 bitartean Bizkaiko legebiltzarrean batzarkide izan zen. 1998an Gasteizko Legebiltzarrera itzuli zen, orduan atxiloturiko Tasio Erkizia ordezkatzera. Hurrengo legealdian, seigarren legealdian, biltzarkide hautatua izan zen Euskal Herritarrok alderdiaren zerrendetan.

2004an, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina Juan Ignacio Pérez Iglesias izan zen errektore hautetsia.

2011n, Espainiako Gorteetako diputatu hautetsi zuten Bizkaitik. Legealdiaren hasieran, Antiguedadek uko egin zion diputatu gisa zegokion soldatari, EHUko irakasle lanpostua zuelako. Hala ere, 2012an, Espainiako Gorteetako Diputatuaren Estatutuaren batzordeak ebatzi zuen bi lan horiek ez zirela bateragarriak, nahiz eta beste hainbat diputaturi bi lan edo gehiago (eta bi soldata edo gehiago) bateratzea onartua zien. Horrenbestez, Antiguedadek diputatu kargua uztera behartua ikusi zuen bere burua. Haren ordez, Onintza Enbeitak hartu zuen kargua.[2][3][4][5][6]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anaitasuna aldizkarian 13 artikulu idatzi zituen 1971-1982 urteetan. Eta beste asko Argia aldizkarian, edo Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara eta Berria egunkarietan. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak egindako ekarpenak 50 baino gehiago dira.[7] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:

  • Meteorologia hiztegia. (UZEI, 1988), Jabier Agirre Lasarte eta beste batzuekin.
  • Biologia /3: ekologia hiztegia. (UZEI, 1987). Pontxio Agirrezabalaga Elosegi eta beste batzuekin.
  • Geologia 1. Barneko geodinamika (2. argitalpena) (UEU, 1983 eta 1986)
  • Geologia 2. Kanpoko geodinamika (2. argitalpena) (UEU, 1983 eta 1986)
  • Nerbioi-Ibaizabal arroaren azterketa hidrogeologikoa: sistema akuifero karstikoen ikerketari ekarpena (Txostena). (UPV/EHU, 1986)
  • Arratia hibaiaren arroko azterketa hidrogeologikoa. (UEU, 1980).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]