Khotan erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kothan Erresuma
56 – 1006
Monarkia
Geografia
HiriburuaHotan Hiria
Kultura
Hizkuntza(k)Gandhari hizkuntza, Hotan hizkuntza
ErlijioaBudismo
Historia
X. mendeko Viśa' Saṃbhava erregea.

Khotango erresuma antzinako erresuma budista bat izan zen, Zetaren Bidean kokatua, Tarim ibaiaren arroan dagoen Taklamakango basamortuaren hegoaldeko ertzean zehar zihoan tartean. Gunea gaur egun Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoan Xinjiang den tokian dago, Txinan. Hotan Hiriak sortu zuen

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budaren hormirudia, Dandan Oilik aztarnategian aurkiturikoa.

K.o. 56 urtean Khotan erresuma sortu zen. Munduko aurreneko estatu budistetako bat izan zen eta bidegurutze batean kokaturik zegoenez India eta Txinara erlijioa zabaltzeko bidea izan zen. Hiriburua gaur egungo Hotan hiriaren mendebaldean zegoen. Saka hizkuntza hitzegiten zuten, ekialdeko iraniar hizkuntzetako bat. 630 urtean Xuanzang monjeak ehun tenplo budista deskribatu zituen eta X. menderako baziren 400. Khotan erresuma inependentea izan zen historian zehar, baina tarteka txinatarren kontrolpean izatea egokitu zitzaion.

K.o. I. mendeko txanponek Kharosthi hizkuntzan eta txinatarrezko idazkiak erakusten dituzte. Garai horretan hasi zen bere botere eremua zabaltzen Yarkand eta Kashgar aldera iritsi arte[1]. Merkatal bideak ireki zituen eta hiria nabarmen haunditzen hasi zen. 73. urtean Guangde erregeak Khotan erresuma Han dinastiaren menpe ezarri behar izan zuen. Han liburuak dioenez 32.000 etxalde zituen eta 83.000 biztanle, hauetatik 30.000 armak hartzeko gai ziren[2]. Inguruko hiri handiena zen. Han dinastia 220 urtean amaitu zen eta Khotanek askatasuna berreskuratu zuen.

VII. mendean Tang dinastiak eskuratu zuen Txinako inperioa eta zabalkunde garai bat abiatu zuen. Mendebalderanzko bidean Tarim arroa konkistatu zuen eta 640 urtean Khotan erresuma hiria hartu zuen. Eskualde guztia kontrolatzeko lau gotorleku ezarri zituen, hauetako bat Khotanen. Tibet inperioko tropek txinatar gotorlekuak erasotu zituzten eta 665 urtean Khotan eskuratu zuten[3]. Hurrengo mendeetan inperio bien arteko borroken kokalekua izan zen eta sarritan aldatu zen berriz menperatua zian zen. eskuz, 851 urtean independentzia lortu zuen arte.

Khotan musulmana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IX. mendean Erdialdeko Asian turkiar jatorria zuten Karluk, Yaghma, Txigil eta beste hainbat leinuk Kara-Khanid Khanerria eratu zuten. Satuq Bughra Khanak Kashgar eskuratu zuen eta erresuma musulmanaren hiriburu bihurtu zuen. 970 urtean Khotan erresuma budista erasotu zuten baina khotandarrek aurre egin zieten[4]. 1006an berriz erasotu zuten eta garaile atera zirenez hiria eskuratu zuten[5]. 1165 artean hainbat alditan lortu zuen independentzia eta beste hainbatetan izan zen konkistatua. XIII. mendean Marco Polo merkatari veneziarra hirian izan zen eta ordurako khotandarrak musulmanak ziren. Honako hau idatzi zuen:

Khotan zeharkatzeak zortzi eguneko bidaia eskatzen du eta Kublai Khan mongolaren menpeko lurraldea da. Biztanleek Mahomari errezatzen diote. Hiri eta herri ugari ditu, eta hiri ikusgarriena hiriburua da, probintziaren izen bera daramana. Bizitzarako baliabideekin guztiz hornituta dago. Kotoia erruz hazten da. Mahastiak, granjak eta baratzak ugari ditu. Jendea merkataritzatik eta industriatik bizi da eta ez dira gerrazaleak[6].

Hiriburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hotan Hiria (uigurreraz: خوتەن شەھىرى‎; txinera sinplifikatuz: 和田市) Xinjiangeko basamortuko oasi-hiria erresumaren hiriburua izan zen. Han dinastia izan arte gutxienez txinatarrek Yutian izena eman zioten (于闐, 于窴, o 於闐). Oasian morera asko zeuden eta horri esker produktu asko ekoiztu eta esportatu egin zuten: zeta eta horrekin egindako alfonbrak. Beste salgaiak hauek ziren: nefrita, jade eta zeramika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Yarshater, Ehsan. (1983). The Cambridge History of Iran. Cambridge University Press ISBN 9780521200929. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  2. Hill, John E.. (2009). Through the Jade Gate to Rome: A Study of the Silk Routes during the Later Han Dynasty, 1st to 2nd Centuries CE. Charleston, South Carolina: BookSurge ISBN 978-1-4392-2134-1..
  3. (Ingelesez) Beckwith, Christopher I.. (2009-03-16). Empires of the Silk Road: A History of Central Eurasia from the Bronze Age to the Present. Princeton University Press ISBN 9781400829941. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  4. (Ingelesez) Boda, Sharon La. (1994). International Dictionary of Historic Places: Asia and Oceania. Taylor & Francis ISBN 9781884964046. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  5. (Ingelesez) Millward, James A.. (2007). Eurasian Crossroads: A History of Xinjiang. Columbia University Press ISBN 9780231139243. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  6. (Ingelesez) Wood, Frances. (2002). The Silk Road: Two Thousand Years in the Heart of Asia. University of California Press ISBN 9780520243408. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]