Tarim ibaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tarim
塔里木河 - Talimu-he
Wfm tarim basin.jpg
Datu orokorrak
Luzera 2.030 km
Geografia
Koordenatuak 41° 05′ 00″ N, 86° 40′ 00″ E / 41.083333333333°N,86.666666666667°E / 41.083333333333; 86.666666666667Koordenatuak: 41° 05′ 00″ N, 86° 40′ 00″ E / 41.083333333333°N,86.666666666667°E / 41.083333333333; 86.666666666667
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Lurraldea Xinjiang
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 557.000 km²
Arro hidrografikoa Tarim arroa
Bokalea Tarim arroa
Mendizaletasuna
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tarim».

Tarim ibaia[1] (txinera tradizionalez: 塔里木河; pinyinez: Tǎlǐmù Hé; uigurreraz: تارىم دەرياسى, Тарим дәряси‎) Txinako Xinjiang Eskualde Autonomoko ibai nagusia da. Akesu eta Yarkand ibaien elkartzetik sortua, ekialderantz doa Taklamakan basamortuaren inguruan. Lop Norren itsasoratzen da, ur gazizko laku batzuk. 2.030 kilometroko luzera du eta ez da nabigagarria. Godzareh beheragunetik gertu ibai txirikordatua eratzen du.

Tarim ibaiaren arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarim ibaiaren arroa (txineraz Talimupendi) arro endorreiko bat da, baita munduko handienetako bat ere. Arro honen zati handi bat Taklamakan basamortuaren zatitzat hartzen da, eta zenbait mendiz inguratua dago. Nagusiki uigurrak bizi dira bertan, baita han etniako pertsonak ere. Arroak petrolio eta gas natural depositu handiak ditu.

Zetaren Bidea Tarimen arroan sartzen da, Kashgar eta Yumen artean bi ibilbide ezberdinetan banatzen da, Taklamakanen iparraldeko eta hegoaldeko mugak jarraituz. Antzina arroan tokariera hitz egiten zen. Txinatarrek toki honen kontrola I. mendearen amaieran hartu zuten Bao Chao jenerala buru zutela.

Kusan Inperioa ibai honen arrotik hedatu zen I. mendea eta II. mendea artean, Kashgarreko erresuma ezarriz eta tokiaren kontrolagatik nomadekin eta tropa txinatarrekin lehiatuz. Brahmi hizkuntza eta budismoa sartu zituzten eta paper garrantzitsua bete zuten budismoa bide honen bidez gainontzeko Asiara hedatzean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarim ibaia Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-11 .