Kim Gordon
| Kim Gordon | |
|---|---|
(2009) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Kim Althea Gordon |
| Jaiotza | Rochester, 1953ko apirilaren 28a (72 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Thurston Moore (1984 - 2013) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Santa Monica College (en) UCLA Lab School (en) York Unibertsitatea University High School (en) Otis College of Art and Design (en) King George V School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, aktorea, kantugilea, artista bisuala, egile abeslaria, moda-diseinatzailea, idazlea, film-zuzendaria, akuarelista, arte-kritikaria eta erakusketa-komisarioa |
| Kidetza | Sonic Youth Free Kitten (en) Body/Head (en) |
| Genero artistikoa | rock alternatiboa indie rock |
| Ahots mota | kontraltoa |
| Musika instrumentua | baxua gitarra ahotsa baxua |
| Diskoetxea | Matador Records (en) |
Kim Althea Gordon (Rochester, New York, AEB, 1953ko apirilaren 28a) estatubatuar abeslaria, gitarrista, baxu-jotzailea eta idazlea da, Sonic Youth rock alternatiboaren taldeko kide sortzailea.[1][2][3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rochesterren (New York) jaio zen Gordon, eta Los Angelesen hazi zen. Aita Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea zen. Los Angelesko Otis College of Art and Design eskolan graduatu ondoren, New Yorkera joan zen karrera artistiko bati ekiteko. Han sortu zuen Sonic Youth rock alternatiboko musika taldea 1981ean Thurston Moorerekin; 1984an ezkondu zen harekin. Taldeak guztira sei disko atera zituen zigilu independenteetan, 1990. urtearen amaiera baino lehen. Ondoren, DGC Records zigilua duten bederatzi estudio-album kaleratu zituen, 1990ean Goo izeneko lanarekin hasita.
Sonic Youth-eko kide izateaz gain, bakarkako diskoak ditu, Free Kitten taldeko burua izan zen, Harry Crews taldeko kidea, eta beste musikari askorekin kolaboratu du, hala nola Ikue Mori, DJ Olive, William Winant, Lydia Lunch, Alan Licht eta Chris Corsanorekin. Hainbat saiakera eta artikulu argitaratu ditu idazle gisa. Egin berri dituen ekarpenen artean dago Pop Politics: Aktibismoak 33 Erreboluziotan (Arte Gunea maiatzaren 2a, Madril, 2012-2013) erakusketaren katalogorako testua, Iván López Munuerak komisariatua.
2011ko urriaren 14an, Matador Records-ek jakinarazi zuen Kim Gordon eta Thurston Moore banandu egin zirela, eta Sonic Youth taldea desegin zela.[5]
2019an, "No home record" izeneko bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen.[6]
Eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AnOther aldizkarirako 2015eko elkarrizketa batean hauxe esan zuen:
“Hasieran, The Slits, The Raincoats, Siouxsie Sioux eta Patti Smith izan nituen inspirazio-iturri. Gero The Runaways, Janis Joplin, Tina Turner interpreterik onena, eta Billie Holiday zeuden, eta berrikiago, Catherine Ribeiro abeslari frantsesa".
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarlari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- No Home Record (2019)
- The Collective (2024)
Free Kitten-ekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Unboxed (1994)
- Nice Ass (1995)
- Sentimental Education (1997)
- Inherit (2008)
Body/Head-ekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Body/Head 12" (2013)
- Coming Apart (2013)
- No Waves (2016)
- The Switch (2018)
Glitterbust-ekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Glitterbust (2016)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Osorio, Camila. (2022-02-28). «La mujer que cambió el rock alternativo para siempre» El País (kontsulta data: 2024-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sancho, Xavi; Lacasa, Blanca; Lorite, Jaime. (2019-10-13). «Kim Gordon: nunca nadie nos enseñó tanto con tan poco» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cervera, Rafa. (2024-03-27). «Kim Gordon, la artista pionera que desde Sonic Youth aportó la cuota de igualdad al rock alternativo» elDiario.es (kontsulta data: 2024-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kim Gordon, de Sonic Youth, y otras grandes bajistas del mundo del rock» abc 2014-01-15 (kontsulta data: 2024-03-30).
- ↑ Spain, ROCKDELUX, Barcelona. «KIM GORDON Y THURSTON MOORE. ROCKDELUX (2011)» ROCKDELUX.
- ↑ «Kim Gordon, crítica de su disco No Home Record» Mondosonoro.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sonic Youth-en webgune ofiziala
- Sonic Youth Myspace-en
- 1953ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Emakume musikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Emakume abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako musikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako rock abeslariak
- Emakume gitarra-jotzaileak
- Ameriketako Estatu Batuetako gitarra-jotzaileak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Baxu-jotzaileak
- Ameriketako Estatu Batuetako baxu-jotzaileak