Patti Smith
Patti Smith | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1946ko abenduaren 30a (74 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Bizilekua | New York |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Fred Smith (en) ![]() |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
Rowan University (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, poeta, artista plastikoa, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea, gitarra-jotzailea, abeslaria, musikagilea, musikaria, marrazkilaria eta argazkilaria |
Lantokia(k) | Detroit |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza | Patti Smith Group |
Genero artistikoa |
rock and rolla folk rock |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua |
gitarra Klarinetea ahotsa |
Diskoetxea |
Arista Records Columbia Records |
IMDb | nm0005446 |
pattismith.net… |
Patricia Lee Smith (Chicago, Illinois, 1946ko abenduaren 30a) estatubatuar egile abeslari, musikari eta poeta da. Punkaren garaian egin zen ezaguna, Horses diskoaren bitartez. Bruce Springsteenekin batera idatzitako Because the Night da bere abestirik ospetsuena. Rock and Roll Hall of Famen sartu zen 2007an.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Chicagon jaioa, 1969an New Yorkera aldatu zen eta kazetari eta antzezle gisa lan egin zuen bertan, eta olerkigintzan ere nabarmendu zen. 1970eko hamarkadaren hasieran ezaguna egin zen New Yorkeko artista eta intelektualen artean. Zenbait talderentzat abestiak idazten jardun ondoren, bere taldea sortu zuen, eta 1975ean Horses diskoa eman zuen argitara.
Bere ahots zakar eta adierazkotasun handikoarekin, bere baladekin eta energiaz beteriko rock musikarekin ospe handia lortu zuen eta punk rock higikundeko artista ezagunenetakoa izan zen. 1976an Radio Ethiopia diskoa atera zuen, handik bi urtera Easter, eta 1979an Wave. 1980an bertan behera utzi zuen musikaren mundua, baina 1988an itzuli zen berriro, Dream of Life diskoarekin. Lan hura argitara eman ondoren berriro erretiratu zen, harik eta 1996an Gone Again aurkeztu zuen arte.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Estudioko albumak
- Horses (1975)
- Radio Ethiopia (1976)
- Easter (1978)
- Wave (1979)
- Dream of Life (1988)
- Gone Again (1996)
- Peace and Noise (1997)
- Gung Ho (2000)
- Trampin' (2004)
- Twelve (2007)
- Banga (2012)
- Zuzeneko albumak eta EPak
- Hey Joe / Radio Ethiopia (1977)
- Set Free (1978)
- Live aux Vieilles Charrues (2004)
- Horses/Horses (2005)
- Bildumalk
- The Patti Smith Masters (1996)
- Land (1975-2002) (2002)
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Seventh Heaven (1972)
- A Useless Death (1972)
- kodak (1972)
- Early morning dream (1972)
- Witt (1973)
- Ha! Ha! Houdini! (1977)
- Gallerie Veith Turske (1977)
- Babel (1978)
- Woolgathering (1992)
- Early Work: 1970 - 1979 (1994)
- The Coral Sea (1996)
- Patti Smith Complete (1998)
- Wild Leaves (1999)
- Strange Messenger (2003)
- Auguries of Innocence (2005)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019/10/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patti Smith ![]() |
- Euskarari ekarriak: Patti Smith, ekarriak.armiarma.eus
- (Ingelesez) Webgune ofiziala, pattismith.net
- (Ingelesez) Patti Smith, myspace.com
- (Ingelesez) Patti Smith, allmusic.com
- (Ingelesez) Patti Smith, imdb.com