Tina Turner
Tina Turner, jaiotzez Anna Mae Bullock (1939ko azaroaren 26a, Nutbush, Tennessee) estatubatuar kantaria da. Bere ahotsaren indar eta sendotasunagatik eta agertokian eskaintzen duen ikuskizunagatik da batez ere ezaguna. Ike Turner piano eta gitarra-jotzaileak "aurkitu" zuen Saint Louisko klub batean, 1957an. Urtebete geroago ezkondu ziren, eta elkarrekin grabatzen eta kontzertuak eskaintzen hasi ziren, Ike and Tina Turner Revue izenaz. Urte horietan rhythm and blues estiloko musika egin zuen batez ere. 1960an argitaratu zuen bere lehen diskoa, A Fool In Love, eta kontzertuetan eskaintzen zuen ikuskizunagatik eromenezko dantzan eta arropa deigarriez jantzia agertzen zen ezaguna egiten hasi zen. River Deep, Mountain High (1966) diskoak arrakasta handia izan zuen, Estatu Batuetan ez ezik baita Britainia Handian ere. Bikoteak 1971n lortu zuen arrakastarik handiena, "Proud Mary" kantarekin. 1975ean senarrarengandik bereizi zen, eta handik aurrera bakarlari gisa hasi zen. Hurrengo lanen artean aipagarriak ditu Ball Of Confusion (1982) eta Private Dancer (1984). Azken disko horretatik hamar milioitik gora ale saldu zituen mundu osoan. 1985ean George Miller zuzendariaren Mad Max III filmean parte hartu zuen. 1993an bere bizitzari buruzko film bat estreinatu zen: What's Love Got To Do With It? 1995ean James Bond espioiari buruzko azkeneko filmaren musika Albert R. Broccolirena interpretatu zuen: Golden Eye. 2008. urtean erdi-erretiratu zen eta Tina!: 50th Anniversary Tour mundu-birari ekin zion.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Tina Turns the Country On! (1974)
- Acid Queen (1975)
- Rough (1978)
- Love Explosion (1979)
- Private Dancer (1984)
- Break Every Rule (1986)
- Foreign Affair (1989)
- Wildest Dreams (1996)
- Twenty Four Seven (1999)
Soinu-bandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mad Max Beyond Thunderdome (1985)
- What's Love Got to Do With It (1993)
Zuzeneko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Tina Live in Europe (1988)
- VH1 Divas Live '99 (1999)
- Tina Live (2009)
Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Simply the Best (1991)
- The Collected Recordings (1994)
- All the Best (2004)
- Tina! (2008)
- The Platinum Collection (2009)
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mad Max Beyond Thunderdome (1985)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tina Turner ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1939ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Tennesseetarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako dantzariak
- Ameriketako Estatu Batuetako musikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Afro-amerikarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako protestanteak
- Ameriketako Estatu Batuetako budistak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Emakume abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume musikariak