Kimu epikormiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enbor-kimuak eukaliptus zuhaitz batean; suak kalte egin dio azalari, eta azalaren azpiko ernamuin batetik erne dira kimuak, indarrez.

Kimu epikormikoa landare baten enbor, zurtoin edo adar baten azalaren azpian dagoen ernamuin epikormiko batetik hazten den kimu bat da.

Ernamuin epikormonikoak azalaren azpian egoten dira lo, eta landarean goragoko kimu aktiboen hormonek eragotzi egiten diete haztea. Egoera jakin batzuetan, kimu aktibo bihurtzen dira, hala nola landarean goragoko zatiek kaltea hartzen dutenean, edo argi gehiago jasotzen dutenean, ondoko landareak kendurik.[1] Kimu epikormikoak zur espezie askotan gertatzen dira, baina ez beste askotan, hala nola konifero gehienak.[2]

Eginkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazkuntza epikormikoa ustiatzen duten baratzezaintzako praktikek landare jakin batzuk baliatzen dituzte, hain zuzen, haizeak edo suak adaburuan kalte egin ostean sorberritzeko ernamuin epikormikoak sortzeko gaitasuna duten landareak.[1]

Kimu epikormikoen bidez, hain zuzen, hazten dira berriz zuhaitzak, zuhaitzondoetatik berritzeko mozten direnean edo lepatzen direnean, alegia, zuhaitzen enborrak edo adarrak behin eta berriz mozten direnan ziklo erregularretan. Basogintzako teknika horiek ezin dira erabili hazkunde epikormikorako gaitasun handirik ez duten espezieetan.

Inausketak, ebakiaren azpian, kimuen hazkuntza eragiten du – kimu epikormikoetatik hazten direnak izan daitezke, baina beste era batera ere gerta daiteke haiek haztea, hala nola ernamuin arruntetatik edo zati bat kendu zaien kimu txikietatik.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimu epikormikoa Callistemon generoko landare batean: irudiak atxikimenduaren ahula erakusten du, zeina zur ama atxikimendu irmo eta sakon bat eskaintzeko adina hazi baino lehenago gertatzen baita.
Pseudotsuga macrocarpa espezieko zuhaitzak, adaburuek su hartu eta gero adarrak kimu epikormikoen bidez leheneratzen ageri direla. Erreparatu enbor kiskaliei.
Banksia attenuata espezieko zuhaitz bat, baso sute baten ondotik kimuberritzen ernamuin epikormikoetatik

Kimaberritze epikormikoa ohikoa izaten da suteak izateko joera duten ekosistemetan.[3]

Australian, lurraldearen luze-zabalean, eukalipto zuhaitz ugari aurkitu dira, sute baten ostean ernetzen diren ernamuin epikormiko ugari dituztenak azalean, zeintzuei esker adarrak sorberritzen baitzaizkie: baliabide hori baliatzen dute, basoetan usu izaten diren eta beste landarerik gehienak erraustuko lituzketen suteen aurrean.[4][5] Ernamuin epikormiko horiek oso babestuta egoten dira, azal lodiaren azpian sakonago kokatuta beste zuhaitz-espezie batzuetan baino, eta, horri esker, ernamuinak berak eta cambium baskularra bero bizitik isolatu daitezke.[4] Ez daukate eukalipto guztiek sorberritzeko baliabide hori[5], eta zuhaitz batek bizirik irauteko eta kimuberritzeko duen gaitasuna faktore askoren mende dago: zer intentsitate izan duen suak, noraino kiskali den zuhaitza, zer garaiera duen, zer espezie den eta zer adin eta neurri dituen[4]. Eucalyptus marginata espeziekoek, zeintzuk Mendebaldeko Australiako hego-mendebaldean aurkitzen baitira, badituzte sute baten edo muturreko beste egoera batzuen ondoren aktibatzen diren ernamuin epikormikoak.

Mediterraneoko Quercus suber (artelatza) espezieko zuhaitza ernamuin epikormikoetatik kimaberritzen da suteen ostean.[6]

Zuhandorreiantraknosia (Diskula suntsitzailea) izenez ezagutzen den infekzio fungikoa izan dezakete—, batzuetan, kimu epikormikoak sortzen zaizkie gaixotasun horretatik hiltzen ari direnean.[7][8] Era bertsuan, lizarrei ere kimu epikormikoak sortzen zaizkie agrilus planipennis motako kakalardoak infektatzen dituenean.[9]

Kimu epikormikoak haritzak ugaritzeko erabil daitezke.[10]

Pseudotsuga macrocarpa espezieko zuhaitz bizitza luzekoak kimu epikormikoak sortzen ditu, bai suak eragindako kalteari erantzuteko, bai lehendik dituen adarrak hazarazteko. Adarkatze epikormikoko jokabidea are sei bider ere agitu izan da ale batean.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Glossary: epicormic buds» EUCLID - Eucalypts of Australia (Centre for Plant Biodiversity Research).
  2. Burrows, G.E.. (1990). «The role of axillary meristems in coppice and epicormic bud initiation in Araucaria cunninghamii» Botanical Gazette 151 (3): 293–301.  doi:10.1086/337829..
  3. «Effects of fire on plants and animals: individual level» Fire ecology and management in northern Australia (Tropical Savannas CRC & Bushfire CRC) 2010.
  4. a b c «Learn about eucalypts» EUCLID - Eucalypts of Australia (Centre for Plant Biodiversity Research).
  5. a b Pausas, Juli G.. (1997). «Resprouting of Quercus suber in NE Spain after Fire» Journal of Vegetation Science 8 (5): 703–706.  doi:10.2307/3237375..
  6. Dogwood Diseases in Alabama. .
  7. Dogwood Diseases in Alabama. .
  8. ISBN 0-662-43152-9..
  9. Harmer, R.. (1988). «Production and Use of Epicormic Shoots for the Vegetative Propagation of Mature Oak» Forestry 61 (4): 305–316.  doi:10.1093/forestry/61.4.305-a..
  10. Crown development of long-lived trees University of Washington
  11. «Pseudotsuga macrocarpa (Bigcone Douglas-fir) description» www.conifers.org.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]