Banksia attenuata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Banksia attenuata edo argimutil- banksia
A yellow cylindrical flower spike emerging from dark green foliage on the left, and a greenish cylindrical flower spike emerging from dark green foliage on the right
B. attenuata, Margaret Ibaia
Kontserbazio-egoera




Zaurgarri  (IUCN 3.1)[1]
Sailkapen zientifikoa Edit this classification
Erreinua: Landarea
Kladoa: Trazeofitoak
Kladoa: Angiospermoak
Kladoa: Eudikotak
Ordena: Protealak
Familia: Proteazeak
Generoa: Banksia
Espeziea:
B. attenuata
Bi osagaitako izena
Banksia attenuata



Banksia attenuata nola dagoen banatuta
Sinonimoak[2]

Banksia attenuata —Noongar herriak[3] argimutil banksia, banksia lerdena edo biara ere deitzen dio— Proteazeen familiako landare-espezie bat da. Gehienbatean, zuhaitz bat izaten da, eta 10 m-raino irits daiteke garaieran, baina sarri asko, inguru lehorragoetan, zuhaixka bat izaten da, 0,4 eta 2 m artekoa. Hosto luze, estu eta zerradunak izaten ditu, eta infloreszentzia hori distiratsuak, edo lore-zurtoinak, hostajearen gainetik, udaberrian eta udan agertzen direnak. Lore-zurtoinok, bestalde, zurezko folikuluak garatzean heltzen eta handitzen dira. Banksia attenuata Australia mendebaldeko hego-mendebaldearen zatirik handienean aurkitu ohi da, Kalbarri parke nazionalaren iparraldetik hasi eta Leeuwin lurmuturreraino, eta Fitzgerald Ibaiaren parke nazionalean zehar.

John Lindley botanikari ingelesak Banksia cylindrostachya deitu zion James Drummond australiar botanikariak 1840an bildutako material bati, baina, gerora, egiaztatu zen Robert Brown eskoziar botanikariak 30 urte lehenago (1810ean) Banksia attenuata deitu zion espezie bera zela, eta, hala, Robert Brownen izendapena gailendu zen. Banksia generoan, ez dago argi zein leku eta zer erlazio dagozkion zehazki B. attenuatari.

B. attenuatta, bestalde, animalia mota askok polinizatzen dute, haiei elikagaia eskaintzen dielarik udako hilabeteetan. Hainbat espezie ezti-jale pausatzen da haren lore-zurtoinetan, hala nola tarsipes rostratus espezieko animalia, zeinak zeregin handia betetzen baitu haren polinizatzaile gisa. Suteetatik, berriz, bere zurezko oinarri lignotuberkulu izenekotik haziz berritzen da, edo enborrean azalaren pean dituen kimu epikormikoetatik. 300 urteraino bizi daiteke. Usu erabili izan da Australia mendebaldeko hirietan kale-zuhaitz gisa hiri-ekipamenduetako zuhaiztietan, nahiz eta, haren tamaina handia dela-eta, ezin izaten den gehienetan lorategi txikietan erabili. Alabaina, izaten dira salgai B. attenuattaren ale nanoak mintegietan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banksia attenuata 10 m-raino hazten da gehienetan. Iparraldeko eremuetan, klima epelagoa eta lehorragoa den lekuetan, zurtoin ugariko zuhaixka atrofiatu baten gisa ageri ohi da sarri, 0,4 eta 2 m artean garai. Era bietara ageri ohi da Hill River ibaiaren inguruetan, baina, osterantzean, muga argi batek banatzen ditu era batekoak eta bestekoak.[4]

A large tree with a wavy curved pale grey trunk in a dry scrubland type landscape
Zuhaitz handi bat Bold Park izeneko parkean, Perth hirian. Enborra sigi-sagakoa edo okerra izan ohi du.

Zuhaitz erakoek enbor zurruna izaten dute, arruntean, sigi-sagakoa edo okerra, eta 1-2 cm arteko azal sendo eta apurkorra, laranja-gris kolorekoa gainean eta gorri-marroia azpian. Orri lineal, estu, berde eta distiratsuak izaten ditu, 4 eta 27 cm artean luze eta 0,5 eta 1,6 cm artean zabal.[5] Hosto-ertzek v formako zerrak izaten dituzte luze osoan. Hazi berritan, hostoak kolore gris-berde arin bat izaten du; udaberri amaieran eta udan hazten zaizkio gehienbat, eta, sarri, loratu ostean. Infloreszentzia hori distiratsuak (lore-zurtoinak) udaberritik udara bitartean sortzen dira, eta 5 cm zabal eta 25 - 30 cm luze izaten dira.[6] Banakako lore txiki ugariz osatuak izaten dira. Antesia lore-zurtoinean gauzatzen da 10 egunetik 20ra bitarteko epe batean, eta asinkronikoa da. Hau da, landare batek lore-zurtoinak ekoizten ditu zenbait aste irauten duen epe batean zehar, eta, hala, lore-zurtoinak izaten ditu garapen fase batean eta bestean, loratzeko sasoian zehar.[7]

Kimua berde distiratsua izan ohi da usu[8], eta urtebete eta hiru urte arteko adarren muturretan sortu ohi dira, eta hostajearen gainetik nabarmenki agertzen. Lore irekien usaina Shiraz ardo piperbeltz usaindunaren antzekotzat jo izan da.[8] Denborarekin, lore-zurtoinen kolorea higatu eta marroi bihurtzen da eta gero gris[5], eta banakako loreak ihartu egiten dira eta zurtoinen kontra etzaten. Horrekin batera, folikulu obalatu, ilun eta iletsuak garatzen zaizkio, 2–3,5 cm artean luze, 1–1,5 cm artean garai, eta 1,4–2 cm artean zabal.[6] Hala ere, haien artean ehuneko oso txiki bat (% 0,1) baino ez da folikulu bihurtzen. Folikuluak zazpi eta zortzi hilabete arteko epean garatzen dira, otsailetik abendura, eta haziak, lau hilabeteko epe batean, irailetik abendura.[9]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A narrow cylindrical dark spike with many yellowish buds forming along its length
Lore-zurtoin bat ernamuin gaztea dela

Banksia attenuata espeziea Robert Brown-ek bildu zuen lehen aldiz King George Sound izeneko itsas-galtzarrean,1801eko abenduan, eta 1810ean eman zuen haren berri. Attenuata latinezko epiteto espezifikoak "estutua" esan nahi du, oinarrirantz estutzen diren hostoei buruz emanik. Espezie honek gorabehera handirik gabeko historia taxonomikoa izan du. Bi sinonimo baino ez ditu, eta ez zaio ezagutzen subespezierik edo barietaterik; Alex George australiar botanikariak berrikusi egin zituen espeziearen formetan ziren bariazioak, eta susmatu zuen ezen zuhaitz- eta zuhaixka-formak tamainan baizik ez zirela desberdinak, eta, beraz, ez zirela nahikoa desberdinak taxon berezi bat eratzeko. 1840an, John Lindley-k ustez espezie berri bat izan zitekeenaren berri eman zuen, zeinari Banksia cylindrostachya deitu baitzion, A Sketch of the Vegetation of the Swan River Colony izeneko lanean. Orain, ordea, B. attenuata espeziearen sinonimo taxonomiko bat dela frogatu da.[10] 1891n, Otto Kuntze-k ezetsi egin zuen Banksia L.f izen generikoa, argudiatuz ezen Banksia izena lehenago erabili eta argitaratua izan zela, 1776an, Banksia J.R.Forst & G.Forst gisa, orain Pimelea izenez ezagutzen den generoa aipatzeko. Kuntzek Sirmuellera proposatu zuen ordezko aukera gisa, espezie horri Sirmuellera attenuata deituz. Lehentasun-printzipioaren aplikazio hori ez zuten luzaroan aintzat hartu Kuntze-ren garaikideek, eta Banksia L.f. izenari eutsi zitzaion formalki, eta Sirmuellera baztertu, 1940an.[11]. Piara (biara ere ahoskatzen da) izen aborigenea da, Perth-eko Melville eskualdekoa.

Banksia attenuatak bere generoan zer harreman dituen ez dago argi. Carl Meissner-ek 1856an Banksiaren antolamendu infragenerikoa argitaratu zuenean, B. attenuata Eubanksia sailean jarri zuen, haren infloreszentziak areago dirudielako ziri bat ezen ez ganga-formako buru bat, eta, bestalde, Salicinae seriean jarri zuen, zeina serie handi bat baita, orain aski askotarikotzat joa. Serie hori, ordea, baztertu egin zuenGeorge Benthamek, 1870ean osatutako antolamenduan; ostera, B. attenuata, Cyrtostylis sekzioan jarri zuen, beste sekzioetako ezeinetan aise sar ezin zitekeen espezie-multzo batean, alegia.

1981ean, Georgek antolamendu berrikusi bat eman zuen argitara, non Banksia subgeneroan kokatzen baitzuen B. attenuata, haren lore-zurtoina zela eta, eta Banksia sekzioan, haren ginezeoak areago direlako zuzenak gakotuak baino, eta Cyrtostylis seriean, zeina hamabi espezieko serie handi eta nahiko heterogeneo bat baita. Onartu zuen haren kotiledoi handi eta ertz hozkatuak oso desberdinak zirela serieko beste kideenen aldean, eta bazuela kidetasuna lorearen arkitekturan beste kide ezohiko batekin, Banksia elegans delakoarekin. Haren iritzian, B. attenuatak bazuen kidetasuna B. lindleyanarekin eta B. mediarekin ere.

A broader yellow cylindrical flower spike with a clear border halfway up it
Infloreszentzia bat antesiaren bide erdian, loreak zurtoinean gora ireki ahala
Two greyish old flower spikes with oval valved seed pods
Zahartzen ari diren loreak kizkurtu egiten dira zurtoinean, folikulu ilunak garatu ahala.

Georgeren antolamendua indarrean egon zen 1996ra arte, noiz ere Kevin Thiele-k eta Pauline Ladiges-ek antolamendu bat eman baitzuten argitara, ezaugarri morfologikoen kladistika-analisi batean oinarritua. Haien ustean, B. attenuata, berez, B. Attenuata - B. ashbyi klado baten oinarrian zegoen, baina onartzen zuten lan gehiago egin beharra zegoela haren harreman-sarea zehazteko, eta haren kokalekua ziurtatu gabe utzi zuten.[12] Auzitan jarriz Thieleren eta Ladigesen antolamenduan kladikotasunari aitortzen zaion enfasia, Georgek bere 1981eko antolamenduaren bertsio zertxobait aldatua argitaratu zuen Banksiari 1999an Flora of Australiaren monografia-serierako eman zion tratamenduan. Orain arte, hori da berriki argitara emandako antolamendurik zabalena. B. attenuata, Georgeren 1999ko antolamenduan, honela laburbil daiteke:

Banksia
B. subg. <i id="mw-w">Banksia</i>
B. sekt. <i id="mwAQE">Banksia</i>
B. ser. <i id="mwAQc">Cyrtostylis</i>
B. media
B. praemorsa
B. epikoa
B. pilostylis
B. attenuata
B. ashbyi
B. benthamiarra
B. audax
B. lullfitzii
B. elderiana
B. laevigata
<i id="mwATg">B. laevigata</i> subsp. <i id="mwATs">laevigata</i>
B. laevigata subsp. <i id="mwAUE">fuscolutea</i>
B. elegans
B. lindleyana

1998az geroztik, Austin Mast amerikar botanikaria, beste zenbaitekin batera, Banksiinae azpileinurako DNA sekuentzien datuen kladistika-analisiak argiratzen aritu da, abian direnak eta Banksia eta Dryandra generoak barnean hartzen dituztenak. Haien analisiek aditzera ematen zuten bazela filogenia bat, oso bestelakoa Georgeren taxonomia-antolamenduaren aldean. Esan liteke, beraz, Banksia attenuata oinarrizko kidea dela B. elegans ere barnean hartzen duen klado batean, eta haren ahaiderik hurbilena, edo "ahizpa", eta klado horren barruan, B.subg. Isostylis monofiletiko bat. [13][14][15] Bada, gainera, Eozenoko kono fosil bat, Banksia archocarpa izenekoa, duela 50 milioi urte ingurukoa, B. attenuataren antzekoa dena.

2007ko hasieran, Mast-ek eta Thiele-k berrantolatu egin zuten Banksia generoa, Dryandra harekin batuz, eta B. subg Spathulatae delakoaren berri eman zuten, taxonak koilaratxo-formako kotiledoiak zituelako; beraz, B. subg. Banksia berriz definitu zen, koilaratxo-fomako kotiledoirik gabeko taxonak ere barnean hartzen zituen subgenero gisa. Iragarri zuten ezen antolamendua osorik argitaratuko zutela behin Dryandraren DNAren lagin biltzea osatutakoan; bitartean, Mast-en eta Thiele-ren nomenklatura-aldaketak behin-behineko antolamendu gisa hartzen badira, hartara, B. attenuata B. subg Banksiaren barruan geratzen da kokatuta.[16]

Banaketa eta habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banksia attenuata Mendebaldeko Australiako hego-mendebaldeko zerrenda zabal batean zehar ageri da, Kalbarri Parke Nazionaletik eta Murchison ibaitik (Zuytdorp Parke Nazionalaren inguruan ere bada populazio bat) hegoalderantz, Augusta Estatuaren hego-mendebaldeko bazterreraino eta Leewin Lurmurturreraino, eta handik ekialderantz, hegoaldean zehar, Fitzgerald River National Park parkearen mendebaldeko ertzeraino. Ekialdeko ertzean zehar iparralderantz ere ageri ohi da, Lake Grace eta Lake Magenta deritzen aintziretan eta Jerramungup-en iparraldean, eta Wongan Muinoetan. Lurzoru hareatsu batzuetan baino ez da ageri, direla harea zuriak, horiak edo marroiak, eta baita lateritaren nahiz kareharriaren gaineko hareetan ere. Eukalipto baso irekietan osagai ugaria izaten da, dela zuhaitz nagusi gisa edo oihanpeko zuhaitz edo zuhaixka garai moduan. Iparraldean, zuhaixka osagai gisa ageri ohi da sastrakadietan. Ez da hazten, ordea, lur astun buztinezko oinarria izan ohi dutenetan, eta, hala, gune hareatsuetan baizik ez da aurkitu ohi. Baso irekietan, beste hauekin batera aurkitu ohi da: <i id="mwAZA">B</i>. <i id="mwAZA">menziesii</i>, B. <i id="mwAZM">ilicifolia</i>, B. prionotes, Allocasuarina fraseriana, Eucalyptus marginata eta E. gomphocephala. Espezie honen banaketa eremuan, urteko prezipitazioa 300 mm-tik 900 mm-ra bitartekoa izaten da.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

An irregularly shaped bush with many long leaves sprouting from the trunk along its length
Banksia zuhaitz bat, sutea izan ondoren berriz muskiltzen kimu epikormikoen bidez.

Australia mendebaldeko hego-mendebaldeko landare askoren kasuan bezala, B. attenuata egokitu ohi den ingurumenean erlatiboki usu izaten dira suteak. Banksia espezierik gehienak multzo zabal batean edo bitan sailkatu ohi dira, suari nola erantzuten dioten: batetik, hazia berriz ere jaulkitzen zaienak dira batzuk, eta hil egiten ditu suak, baina suak, halaber, haien kukulako hazi gordetegia irekiarazten du, eta, hala, hurrengo belaunaldiari deitzen; eta, bestetik, berriz kimatzeko joera dutenak, zeintzuek bizirik irauten duten suaren ostean ere, eta kimuak berriz ernetzen zaizkie lignotuberkulu batetik edo, bakanago, enbor-azal gogorrak babestutako ernamuin epikormikoetatik. Ernamuin epikormikoak eta lignotuberkulua izan ohi baititu, B. attenuatta bigarren multzo horretakoa da, eta berez edo suak eraginik irekitzen zaizkion folikuluak izan ohi ditu.

Nahiko berandukoa izaten da, eta hazi kopuruaren hamarrena baino ez du gordetzen hazi-gordetegian, hala nola B. hookeriano delakoa, hazia berriz jalki ohi zaiona, harekin batera bizi baita harea-dunetan sastra gisa, Eneabba-n, Perth iparraldean. Are orduan ere, haren folikuluetako askok ez diote haziari jaregiten sutearen ostean, baizik eta udazkeneko euri sarrien ostean.Saiakuntza bat egin zen eguraldi hezea zela eta ondoren sute bat izan zela simulatuz, eta, horretarako, Banksia attenuata-ren kono sail baten folikuluak astean hamabi alditan murgildu ziren uretan, Bunsen erregailu baten sugarrarekin 500-600 gradu inguruko tenperaturan eduki ostean bi minutuan. Aste gehiagoz uretan sartu izan ziren konoek, denboran zehar, hazi gehiago askatu zituzten folikuluetatik: % 40 inguru askatu zituzten hiru astera, eta etengabe igo zen proportzioa, ia %90eraino hamar astera, eta kontrol gisa atxikitako batzuekin alderatu (zeintzuk busti gabe eduki baitziren), zeintzuetatik %10 baino gutxiago jalki baitziren haziak. Beraz, hazia folikuluetan egoten da euri sarriek hazia barreiarazten dioten arte negu hezeagoan (uda lehorragoen aldean), eta bizirik irauteko aukera handiagoa izaten dute hartara. Folikulua zatitu ondoren, hazia eta hazi-bereizlea eguratsaren pera askatzen dira. Zurezko bereizgailuaren hegoak higroskopikoak dira, eta, hala, heze daudenean, elkarrekin mugitzen dira, eta lehortzen direnean, kizkurtu eta bereizi egiten dira. Hazia pixkanaka ateratzen da hezealdi bakoitzarekin.[17]

Behin hazia jalkitakoan, ernatu egiten da 15 eta 20 gradu arteko tenperaturan, egokitzea optimizatuz udazkeneko eta neguko euriekin, eta, hartara, bizirik irauteko aukerak albait gehien areagotuz. Hala ere, hazi asko hil egiten dira udako hilabeteetako beroarekin eta giro lehorrarekin. Espezie honetan, bizirik irauten duten aldaxken proportzioa txikiagoa da ezen ez denboran zehar hazia jalkitzen zaielarik berritzen diren banksiena. Hala ere, landare helduen bizialdi luzea dela eta, populazioak iraun egin dezake urte hobeagoetara arte, eta, hartara, landare gazteek bizirik iraun ahal dute. Heldu ahala, zailagoa da landareak hiltzea, eta estimatzen da 300 urtean edo gehiagoan bizi ahal direla. Hazi-gordetegia eta emaitzak luzera aztertuz — hamabost urtean zehar— Eneabba-ko hareazko lauan, ikusi zen B. attenuatta ugaritu egiten zela urteetan zehar, suteak 6 eta 20 urtean behin izanik batez beste, eta ugaritzeak goia jotzen zuela 10 edo 12 urte bakoitzeko, eta, aldiz, epe horiek luzeagoak izan ohi zirela hazia jalkiz berritzen zirenen kasuan, hala nola B. hookeriana eta B. prionotes. Suteen arteko aldien aldakortasuna dela eta, hiru espezieak batera bizi ahal dira. Eguraldi txar eta on muturrekoegietan hobeto moldatzen da B. attenuata ezen ez hazia berriz jalkitzen zaien espezieak, zeintzuek gehiago sufritzen ohi dute.

Haziak nahiko astunak diren arren, Banksia attenuata-ren haziek sakabanatze-tasa handia dute distantzia luzera. Eneabbako populazioen azterketa genetiko batek erakutsi zuen landareen %5 baino gehiago 2,6 km urrutira sortuak zirela (Banksia hookerianaren antzeko tasak, haren haziak erdia baino ez baitu pisatzen). Horretarako mekanismoa ez dago argi, nahiz eta Byron Lamont-ek Calyptorhynchus latirostris labezomorro beltza barreiatze-bektore gisa proposatu duen; espezieak Banksia attenuataren hazi-buruak bilatzen ditu baso-sutearen ostean, ziur aski haziak handiak izanik eta hazi-buruan pikorrak izateko aukera handiagoak izanik elikagarriago direlako.[18] Loratzeak erregistratu izan dira baso-sutea izan eta urtebetera edo bi urtera. Beranduko ernamuinen lore-zurtoinak lore moztuen industrian baliatuohi dira, batez ere Mendebaldeko Australian.

Aborigenek, Nyoongar eta Yamatji herriek bereziki, enbor-azal paperkaraz inguratutako zulo batean sartu ohi zuten lore-ziria, uretan, edari gozo bat egiteko. Bai espezie hori, bai B. aemula, ospetsu bihurtu ziren May Gibbs idazlearen Big Bad Banksia Men izeneko idatzizko obrarengatik. Gibbs-ek ezagun zituen espezie horiek haurtzarotik, eta seguru asko, haiek izan zituen lehen inspirazio, nahiz eta idazlanetako marrazkiek bigarren espeziearen antza izan. Marianne North artistak ere B. attenuata baten margolan ospetsu bat egin zuen Australian bizi izan zen artean 1880etik 1881era bitartean. [19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Barrett, S. (2020). "Banksia attenuata". IUCN Red List of Threatened Species. 2020: e.T112520145A113306446. doi:10.2305/IUCN.UK.2020-2.RLTS.T112520145A113306446.en. Retrieved 26 March 2022.
  2. a b Page Modulu:Citation/CS1/styles.css has no content."Banksia attenuata".
  3. Noongar glossary; Noongar Words and Definitions. Government of Western Australia.
  4. Cowling, Richard M.; Lamont, Byron B.. (1985). «Variation in serotiny of three Banksia species along a climatic gradient» Australian Journal of Ecology 10 (3): 345–50.  doi:10.1111/j.1442-9993.1985.tb00895.x..
  5. a b ISBN 0-86417-818-2.. ISBN 0-86417-818-2.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "George96" defined multiple times with different content
  6. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman George81 izeneko erreferentziarako
  7. Cowling, Richard M.; Lamont, Byron B.. (1987). «Seed bank dynamics in four co-occurring Banksia species» Journal of Ecology 75 (2): 289–302.  doi:10.2307/2260419.. Txantiloi:Subscription required
  8. a b Stock, W.D.; Pate, J.S.; Rasins, E.. (1991). «Seed developmental patterns in Banksia attenuata R.Br. and B. laricina C. Gardner in relation to mechanical defence costs» New Phytologist 117 (1): 109–14.  doi:10.1111/j.1469-8137.1991.tb00950.x..
  9. Rehder, A.; Weatherby, C. A.; Mansfeld, R.; Green, M. L.. (1935). «Conservation of Later Generic Homonyms» Bulletin of Miscellaneous Information (Royal Botanic Gardens, Kew) 1935 (6/9): 368.  doi:10.2307/4107078..
  10. Rehder, A.; Weatherby, C. A.; Mansfeld, R.; Green, M. L.. (1935). «Conservation of Later Generic Homonyms» Bulletin of Miscellaneous Information (Royal Botanic Gardens, Kew) 1935 (6/9): 368.  doi:10.2307/4107078..
  11. Sprague, T. A.. (1940). «Additional Nomina Generica Conservanda (Pteridophyta and Phanerogamae)» Royal Botanic Gardens, Kew 1940 (3): 99.  doi:10.2307/4111642..
  12. Thiele, Kevin; Ladiges, Pauline Y.. (1996). «A cladistic analysis of Banksia (Proteaceae)» Australian Systematic Botany 9 (5): 661–733.  doi:10.1071/SB9960661..
  13. Mast, Austin R.. (1998). «Molecular systematics of subtribe Banksiinae (Banksia and Dryandra; Proteaceae) based on cpDNA and nrDNA sequence data: implications for taxonomy and biogeography» Australian Systematic Botany 11 (3–4): 321–42.  doi:10.1071/SB97026..
  14. Mast, Austin R.; Givnish, Thomas J.. (2002). «Historical biogeography and the origin of stomatal distributions in Banksia and Dryandra (Proteaceae) based on their cpDNA phylogeny» American Journal of Botany 89 (8): 1311–23.  doi:10.3732/ajb.89.8.1311. ISSN 0002-9122. PMID 21665734..
  15. Mast, Austin R.; Jones, Eric H.; Havery, Shawn P.. (2005). «An assessment of old and new DNA sequence evidence for the paraphyly of Banksia with respect to Dryandra (Proteaceae)» Australian Systematic Botany (CSIRO Publishing / Australian Systematic Botany Society) 18 (1): 75–88.  doi:10.1071/SB04015..
  16. Mast, Austin R.; Thiele, Kevin. (2007). «The transfer of Dryandra R.Br. to Banksia L.f. (Proteaceae)» Australian Systematic Botany 20 (1): 63–71.  doi:10.1071/SB06016..
  17. Cowling, Richard M.; Lamont, Byron B.. (1985). «Seed release in Banksia: the role of wet-dry cycles» Australian Journal of Ecology 10 (2): 169–71.  doi:10.1111/j.1442-9993.1985.tb00878.x..
  18. He, Tianhua; Lamont, Byron B.; Krauss, Siegfried L.; Enright, Neal J.; Miller Ben P.. (2009). «Long-distance dispersal of seeds in the fire-tolerant shrub Banksia attenuata» Ecography 32 (4): 571–80.  doi:10.1111/j.1600-0587.2008.05689.x..
  19. «A West Australian Banksia» Kew Gardens website (Richmond, Surrey: Board of Trustees of the Royal Botanic Gardens, Kew).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]