Kirkwall

Koordenatuak: 58°58′52″N 2°57′36″W / 58.9811°N 2.96°W / 58.9811; -2.96
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kirkwall
Baile na h-Eaglais
Kirkwaa
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
UhartediOrkadak
Posta kodeaKW15
Geografia
Koordenatuak58°58′52″N 2°57′36″W / 58.9811°N 2.96°W / 58.9811; -2.96
Map
Azalera3.63 km²
Demografia
Biztanleria7.420 (2016)
Dentsitatea2.044,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01856
Ordu eremuaUTC±00:00

Kirkwall (Eskoziako gaeleraz: Baile na h-Eaglais, eskozieraz: Kirkwaa, norvegieraz: Kirkjuvagr) Eskoziako Orkadak eskualdeko hiriburua da, Mainland uhartean kokaturik dagoena. 2011ko erroldaren arabera 7.045 biztanle ditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegierazko Kirkjuvagr izenak "eliza dagoen badia" esan nahi du. Ondorengo mendeetan izena aldatuz joan zen Kirkvoe, Kirkwaa eta azkenik Kirkwall bihurtuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren lehen aipamena Orkneyinga sagan agertzen da, 1046an. Bertan norvegiarren Orkadetako konkista kontatzen da eta Kirkwalli buruz dio Rögnvald Brusason Orkadetako Earlaren egoitza zela, zeina Thorfinn "boteretsua" osabak hil zuen. XII mendean St Magnus Katedrala eraiki zen eta ondoan apezpikuaren jauregia.

1468an Eskoziako koroaren esku gelditu zen uhartedia eta 1486an Jakue III.a Eskoziakoak errege burgo izendatu zuen. XVII mendean jauregi berria eraiki zen herrian. Patrik Orkadetako Earlak altxatu zuen Earlaren jauregia beharturiko langileak erabiliz. Earl honek Eskoziako historiako noble gaiztoenaren fama du.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferriek Aberdeen eta Lerwickekin lotzen dute, bai eta uhartediko gainontzeko uharteetako herriekin ere. Aireportu bat ere badu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]