Edukira joan

Kobentina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kobentinaren baxuerliebea

Kobentina (latinez Coventina), mitologia zelto-erromatarran, putzuetako eta iturburuetako jainkosa da. Ugaritasuna eta ugalkortasunaren ikurra da.

Erromatar garaian egin zitzaizkion irudi eta eskaintzei esker ezagutzen dugu. Frantzia hegoaldean, Ingalaterra iparraldean gurtu zuten bereziki, zehazki Northumberland konderriko Carrawburghen, han, bere omenezko tenplu bat baitago, Hadrianoren Harresian kokatua dago eta bertan hondar arkeologiko ugari aurkitu diren, txanponak, eraztunak, harriak, beirateria eta zeramikak kasu. Toki hau IV. mendearen amaieran utzi egin zela uste da, Teodosio I.a Handiaren jentilen aurkako ediktu baten ondorioz.

Baliteke beste inskripzio batzuk, Hispaniako bi (egungo Lugoko probintzian) eta Narbonensis-eko bat, Coventinari buruzkoak izatea, baina hori eztabaian dago[1][2].

Kobentinaren putzua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobentinaren Putzua (Coventina's Well) izena eman zaion lekuan, Coventinarentzat eskainitako hainbat inskripzio eta zinopariak dituzten gordailuak aurkitu ziren harresiz inguratutako eremu batean. Harresia, hain zuzen ere, iturberuaren jarioa geldiarazteko eraiki zen.

Putzua eta inguruko eremu harresitua erromatarren gotorlekutik eta Hadrianoren harresiko Carrawburgh tropa auxiliarren gotorlekutik gertu dago. Carrawburgh Brocolitia izena zuen erromatar garaian, VII. mendeko Ravenako Kosmografian adierazten denez , eta geroago, edo aurreko iturrietan oinarritua, "Procolitia", V. mendeko Notitia Dignitatum dokumentuaren arabera. Inguruan, Mithraeum erromatar baten eta ninfeo baten hondakinak daude ere.

Kobentinaren irudikapen hirukoitza.

Aztarnategian egindako indusketetan inskripzioak dituzten hainbat aldare aurkitu dira, batzuk erromatarren artean ohikoan diren ninfen itxurarekin: etzanda, jantziek ez dituztela euren gorputzak erabat estaltzen eta urarekin nola edo hala eralzionatuta. Horietako batean, hiru emakume agertzen dira eta bi modutan irakurri da: Koventina hiru aldiz irudikatu zen (jainkosa hirukoitza izan zenaren seinale) edo hiruetako bat jainkosa da eta beste biak laguntzaileak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Allason-Jones, Lindsay; McKay, Bruce. (1985). Coventina's Well: a shrine on Hadrian's Wall. Hexham: Trustees of the Clayton Collection, 112 or. ISBN 0946897050..
  2. (Gaztelaniaz) Alberro, Manuel. (2004). «La diosa céltica Coventina en las Islas Británicas, Las Galias y Galicia» Anuario brigantino (Concello de Betanzos) 27: 71-90. ISSN 1130-7625..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]