Edukira joan

Koldinghus gaztelua

Koordenatuak: 55°29′30″N 9°28′27″E / 55.49167°N 9.47417°E / 55.49167; 9.47417
Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldinghus gaztelua
Koldinghus
Koldinghus gaztelua.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarka
UdalerriaKolding Municipality
Koordenatuak55°29′30″N 9°28′27″E / 55.49167°N 9.47417°E / 55.49167; 9.47417
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1268 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Ondarea
Kontaktua
HelbideaKoldinghus 1, 6000 Kolding
Webgune ofiziala

Koldinghus gaztelua (danieraz Koldinghus) Danimarkako Kolding herrian dagoen XIII mendeko gaztelua da. Gotorleku funtzioarekin sortu bazen ere, errege egoitza ere izan zen eta hainbat bake itun bertan sinatu ziren.

Koldinghus Kristofer I.ak 1268an eraiki zuen. Hala ere mantentzen diren eraikin zaharrenak Kristofer III.aren garaikoak dira, XV mendearen erdialdera eginak.

XVI mendean gotorleku funtzioa galdu zuen eta Kristian III.ak hainbat egitura berri eriki zituen errege egoitza izateko helburuaz. Kristian IV.ak "Erraldoien dorrea" erantsi zion. Horrela deitu zitzaion oinarrian zituen lau estatua erraldoiengatik (Hanibal, Hektor, Eszipion eta Herkules). Gaur egun Herkulesen estatua baino ez da gelditzen, 1808ko suak Hanibal eta Hektor eta 1854ko ekaitzak Eszipion suntsitu baitzituzten.

Kopenhagek indarra hartu ahala errege familia bertara mugitu zen Frederik IV.aren garaian.

1808ko Napoleondar Gerretan Danimarkak Frantzia eta Espainiaren alde egin zuen, Suediarengandik Eskaniako lurrak berreskuratu nahian. 30.000 soldadu iritsi ziren Danimarkara eta espainiarrak Koldinghusen ezarri ziren Jean-Baptiste Bernadotte komandantearen agindupean. Neguko gau batean, martxoaren 29an, sua piztu zen eta gaztelua oso kaltetua gertatu zen.

Ia bi mendetan aztarnak baino ez ziren egon gaztelua berriztea erabaki zen arte. 1991an bukatu ziren lanak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]