Karlos XIV.a Joan Suediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karlos XIV.a Joan Suediakoa
Jean-Baptiste-Jules Bernadotte, lieutenent au 36e régiment de ligne en 1792 (1764-1844).jpg
Norvegiako monarka

1818ko otsailak 5 - 1844ko martxoak 8
Charles XIII of Sweden - Karlos XIV.a Joan Suediakoa
Frantziako Gerra Ministroa

Bizitza
Jaiotza Paue1763ko urtarrilaren 26a
Herrialdea  Frantzia
 Suedia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Stockholm1844ko martxoaren 8a (81 urte)
Hobiratze lekua Riddarholmen eliza
Familia
Aita Jean Henri Bernadotte
Ama Jeanne de Saint-Jean
Ezkontidea(k) Désirée Clary
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Bernadotte
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
frantsesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta militarra
Jasotako sariak
Kidetza Suediako Zientzien Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Gradua Marshal of the Empire
Gatazka Napoleondar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Autograf, Carl Johan, Nordisk familjebok.png

Karlos XIV.a eta III Joan (bataioz Jean Baptiste Bernadotte; Paue, Frantzia, 1763ko urtarrilaren 26a - Stockholm, Suedia, 1844ko martxoaren 8a) frantziar militar bat izan zen, Karlos XIV.a Joan izenarekin Suediako errege eta Karlos III. Joan izenarekin Norvegiako errege izatera iritsi zena. Karlos XIII.a eta II.aren erregente izan zen ere 1810etik bere erregetzaraino. Jean Baptiste Bernadotte izenarekin jaioa 1780an Frantziako Lurreko Armadan izena eman zuen, soldadu arrunt gisa. Frantziako Iraultzan gorantz egin zuen eta ofizial ez komisionatu gisa denboraldi bat eman ostean 1794an jeneral titulua jaso zuen. Bernadotte hainbat gudu eta kanpainatan ezagun egin zen, eta denboraldi labur batez Frantziako Defentsa Ministro izan zen. Napoleon Bonaparterekin erlazio txarra izan zuen garai batez, baina 1804an berriro ere adiskidetu zuen eta Frantziako Mariskal izendatu zuen, herrialde horretan izan daitekeen titulu militarrik altuena.

1810ean Suediako Parlamentuak Karlos XIII.aren ondorengo aukeratu zuen, hau zaharra baitzen, gaixo zegoen eta ez baitzuen seme-alabarik. Erregente gisa Karlos Joan izena hartu zuen. Bere hautaketaren helburua Suedia eta Frantziaren arteko harremanak hobetu eta Finlandia berreskuratzea zen. Baina Karlos Joanek bestelako politika eraman zuen, Errusia eta Erresuma Batuarekin aliantzak eginez Frantziaren aurka. Seigarren Koalizioaren gerran laguntza eman zion koalizioari Norvegia konkistatzeko (garai horretan batasun pertsonala zeukan Danimarkarekin) Napoleonen aurkako suediar laguntzaren truke. Karlos Joanek Iparraldeko Armadaren lidertza izan zuen. Leipzigeko guduan frantziarren aurka lortutako garaipenaren ostean Danimarka derrigortu zuen Norvegia uztera Kieleko Itunaren bidez. Norvegiarrak suediar dominazioaren aurrean matxinatu ziren 1814an, baina Karlos Joanek kanpaina militar bat gidatu zuen eta Norvegia Mosseko konbentzioa sinatzera derrigortu zuen, Suediara batuz.

1818an Karlos XIII.a eta II.a hil zen eta berak eskuratu zituen Suedia eta Norvegiako tronuak. Errege berri gisa, Karlos Joanek bere bi herrialdeetako ekonomia hobetzeko planak garatu zituen, barne zorran oreka bilatuz kanpo dibisarekin ordainketarekin. Azpiegitura handiak egin zituen, hala nola Götako kanala. Erregea saiatu zen Norvegia eta Suediaren arteko harremanak hobetzen fusio politikak garatuz, baina bere nahiek askotan topo egiten zuten Norvegiako parlamentuarekin. Bere kanpo politikari esker aduanen gaineko kontrola eskuratu zuen eta herrialdean barne bakea ezarri eta kanpo neutraltasuna bermatu zuen. Agintari gisa pertsona egoskorra zen, 1830eko hamarkadan indartu zen jarrera. Oposizio liberalak kritika ugari egin zizkion bere moduak zirela eta. Bere bizitzako azken urteetan liberalen eskari batzuk bete zituen. 81 urterekin hil zen, 1844n, eta bere seme Oskar I.a Suediakoak hartu zuen agintea. Gaur arteko Suediako erregeak bere ondorengoak izan dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bernadotte familiaren etxea Pauen

Jean-Baptiste Bernadotte 1763ko urtarrilaren 26an jaio zen Bearnoko Pau hirian. Jean Henri Bernadotte eta Jeanne de St. Vincenten bosgarren semea izan zen[1][2]. Behar baino lehenago jaio zen eta hurrengo egunerarte ez zuten eraman batailoa hartzera. Hasieran Jean Bernadotte izena baino ez zioten jarri, baina ondoren erdiko Baptiste hori gehitu zioten, Joan Bataiatzailearen omenez[1] eta bere anaia zaharrago Jean Evangeliste Bernadottetik bereizteko. Familiaren abizena ere aldatu zuten, jaio zenean du Poey abizena baitzuten[3]. Bere aita Bearnoko probintziako epaitegiko prokuradorea zen[2]. Hain zen txarra zuen soldata ez zela ezkondu 43 urte zituen arte[4], hortik gutxira hil zelarik, bere semerik gazteenak 17 urte zituenean[1].

Bernadotte Pauetik gertu zegoen erizain batengana bidali zuten osatzera jaio eta gutxira, eta ez zen etxera itzuli urtebete igaro arte. Ziurenik ez zuen harreman onik izan bere amarekin, armadara batu eta gero behin baino ez baitzuen bisitatu bere etxea[2]. Bernadottek, ziurrenik, bere ikasketak beneditarrekin hasi zituen, baina hezkuntzaren zatirik handiena etxean egin zuen. Hamabost urterekin lanean hasi zen Paueko abokatua zen Jean Pierre de Batsallerekin[1][4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos XIV.a Joan Suediakoa Aldatu lotura Wikidatan