Komodo (uhartea)

Koordenatuak: 8°33′S 119°27′E / 8.55°S 119.45°E / -8.55; 119.45
Wikipedia, Entziklopedia askea
Komodoren kokapena.
Komodo uhartea.

Komodo Indonesiako uharte bat da, Sondako Uharte Txikiak izeneko uhartedian dagoena. Ospetsua da Komodoko dragoiak bertan bizitzeagatik. Administratiboki Nusa Tenggara Timur probintziaren administraziopean dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komodo mendebaldean duen Sumbawa uhartea eta ekialdean duen Flores uhartearen artean dago. 280 kilometro karratuko azalera du.

Uhartea Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren zati da, eta, beraz, jatorri bolkanikoa du. Bertako tontorrik handiena Satalibo mendia (Gunung Satalibo) da, 735 metrokoa.

Klima altuera eta montzoien araberakoa da. Kostalde zatiak nahiko lehorrak dira, mendi tontor eta alboak baso erditropikalez estalita dauden bitartean. Urte osoan hezetasun konstantea mantentzen duten garaierazko basoguneez gain, gainontzeko uharteak 8 hilabeteko urtaro lehor bat du eta urtaroko montzoi-euri indartsuak jasotzen ditu. Azarotik martxora mendebaldeko haizeak jotzen du, eta apiriletik urrira ekialdeko haize lehorrak.

Bertako herri nagusiena Komodo herria da, uhartearen ekialdeko kostaldean, bertako biztanleak arrantzatik eta Komodoko Parke Nazionalarekin lotutako aktibitateetatik bizi direlarik. Bertako biztanleria 30 biztanle ingurukoa zen 1928an, baina eskualdeko beste uharte batzuetako immigrazioari esker 1169 biztanlera iritsi zen 1999an. Uharteko gainontzeko biztanleak uhartearen kostaldean zehar sakabanatutako herrixka gutxi batzuetan banatuta daude.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko biztanleak, gaur egun 2000 inguru direnak, Sumbawatik, Floresetik eta Sulawesi hegoaldetik datoz. Sulawesiko biztanleak Sku Bajau eta Bugis etnietakoak dira. Komodoko jatorrizko biztanleak Ata Modoak dira, beste uharte batzuetako etorkinekin eta uhartera erbesteratuak izan ziren presoekin nahastu zirenak. Biztanleriaren gehiengoa musulmana da, eta gutxiengo kristau eta hindu bat dago.

Ekologia eta turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komodok eta gertu dituen Rinca, Gili Damasi, Gili Motang eta Padar uharteek, 1980tik Komodoko Parke Nazionala osatzen dute. Flores uharteko zatiren batzuekin batera, Parke hau da Komodoko dragoiaren habitat natural bakarra, animalia bakarra, gune hau UNESCOk Gizateriaren Ondarearen zerrendan sartzea justifikatu duena. Gainera, uhartea toki ospetsua da urpekarien artean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8°33′S 119°27′E / 8.55°S 119.45°E / -8.55; 119.45