Ekialdeko Nusa Tenggara

Wikipedia(e)tik
Nusa Tenggara Timur» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ekialdeko Nusa Tenggara
Ekialdeko Nusa Tenggarako bandera Ekialdeko Nusa Tenggarako armarria
Administrazioa
Estatua  Indonesia
Hiriburua Kupang
Geografia
Koordenatuak 10° 11′ 00″ S, 123° 35′ 00″ E / 10.183333333333°S,123.58333333333°E / -10.183333333333; 123.58333333333Koordenatuak: 10° 11′ 00″ S, 123° 35′ 00″ E / 10.183333333333°S,123.58333333333°E / -10.183333333333; 123.58333333333
IndonesiaEastNusaTenggara.png
Azalera 48.718 km²
Demografia
Biztanleria 5.265.340 biztanle (2014[1])
Dentsitatea 108 bizt/km²
Informazio gehigarria
Talde etnikoak Atoni edo dawan (%22), manggarai (%15), sumba (%12), belutarrak (%9), lamaholot (%8), rotetarrak (%5), lio (%4)[2]
http://nttprov.go.id/ntt2016/

Ekialdeko Nusa Tenggara (indonesieraz: Nusa Tenggara Timur) Indonesiako 34 probintzietako bat da, Sondako uharte txikiak izeneko uhartediaren ekialdea hartzen duena, Timor uhartearen mendebaldeko zatia barne. 48.718 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 5.265.340 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kupang da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

550 bat uhartek osatzen dute probintzia hau. Hiru garrantzitsuenak Flores, Sumba eta Timorren mendebaldeko zatia dira. Timorren ekialdeko zatia errepublika independentea da, Ekialdeko Timor deritzona. Beste uharte batzuk Adonara, Alor, Ende, Komodo, Lembata, Menipo, Raijua, Rincah, Roti, Savu, Semau eta Solor dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko erroldaren arabera, Ekialdeko Nusa Tenggaran 5.265.340 pertsona bizi dira, 48.718 kilometro koadroko eremuan[1]; biztanle dentsitatea 108 biztanle kilometro karratuko da. Erlijio nagusia kristautauna da, %55 katolikoak eta %32 protestanteak; %9 musulmanak dira, eta gainontzeko %4a budista eta hinduisten artean banatzen da.

Probintzia hau Indonesiako pobreenetako bat da. 2004ko estatistiken arabera, biztanleen %28 pobrea zen, Indonesian, aldiz, %17. Urte horretan, errenta gordina pertsonako 2,9 milioi errupia izan zen Ekialdeko Nusa Tenggaran, eta 9,5 milioi errupia Indonesian[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Kode dan Data Wilayah Administrasi Pemerintahan (Permendagri No.56-2015), kemendagri.go.id, http://www.kemendagri.go.id/pages/data-wilayah. Noiz kontsultatua: 2016-9-13 .
  2.   Institute of Southeast Asian Studies (2003), Indonesia's Population: Ethnicity and Religion in a Changing Political Landscape .
  3.   Development Challenges in East Nusa Tenggara, Smeru, 6, 2006ko urria-abendua, smeru.or.id, http://www.smeru.or.id/sites/default/files/publication/news20.pdf. Noiz kontsultatua: 2016-9-13 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ekialdeko Nusa Tenggara Aldatu lotura Wikidatan