Komuneroen 1522ko otsailaren 3ko matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Komuneroen 1522ko otsailaren 3ko matxinada
Motaaltxamendua
Honen parte daGaztelako Komunitateen Gerra
Data1522ko otsailaren 3a
KokalekuToledo
HerrialdeaEspainia
Cambrón ataria Toledon. María Pachecok hortik ihes egin zuen.

Komuneroen 1522ko otsailaren 3ko matxinada Toledoko barrualdean otsailaren 2ko gauean hasi zen. Komuneroak eta errege aldekoak aurrez aurre jarri ziren, azkenik lehenengoak galduz. Otsailaren 03an, Gaztelako Komuneroen Iraultza amaitu zen matxinada honen porrotarekin. María Pacheco hiritik ihes egitea lortu zuen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1519an, Gaztelako burgesia ekoizlearen, artisauen, behe-nobleziaren, kleroaren eta nekazarien artean ezinegona hazi zen tronura igo berri zen Karlos I.a enperadorearekiko, honek bere burua Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatzeko dirua biltzeko asmoa baitzuen Gaztelan, besteren artean. Gaztelako hiriek, enperadorea desobeditu eta Erreinuko Gorte eta Batzar Nagusiak eratu zituzten, hiriak bertako botere iraultzaileen esku utziz. Matxinadak urtebete izan zuenean, enperadorearen jarraitzaileak (goi noblezia eta Andaluzia bezalako kanpoaldean zeuden lurraldeak) berrantolatu eta bere armadak 1521eko apirilaren 23an Villalarreko guduan komuneroak menderatu zituen. Bertan, hurrengo egunean, komuneroen buruzagiak (Juan de Padilla, Juan Bravo eta Francisco Maldonado) burua moztu eta armada matxinoa desegin zuten[1]. Toledok, ostera, matxinada mantendu zuen 1522ko otsailean behin betiko errenditu arte[2].

Aro Modernoko lehen iraultzatzat hartzen da.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 2ko gauean hasi zen dena, armatutako gizon ugari María Pachecoren etxe ondoan elkartu zirenean. Agintariek ustezko asaldatzaile bat atxilotu eta urkamendian hiltzera kondenatu zuten. Hurrengo egunean, bi aldeetako buruzagien arteko negoziazioak gorabehera, komuneroak erruduna kartzelatik ateratzen saiatu ziren, eta, horrela, enperadorearen indarrekin izandako lehen liskarrak hasi ziren. Borrokak beste ordu batzuetan jarraitu zuen, iluntzean Monteagudoko kondesak komuneroen behin betiko porrota ekarri zuen su-etena ezarri zuen arte. Izan ere, Maria Pachecok aprobetxatu zuena Portugalera ihes egiteko, non 1531n hil zen arte erbesteratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Díaz Medina, Ana. (2006). «Héroes de Castilla: Los Comuneros» National Geographic (27): 92-103..
  2. López Álvarez, Luis. (1979). Los Comuneros. Laia ISBN 84-7222-341-8..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]