Kondairaren zubia
Kondairaren zubia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Oloroe-Donamariako barrutia |
Kantonamendu | Salbaterra Bearnoko kantonamendua |
Frantziako udalerri | Salbaterra Bearno |
Koordenatuak | 43°23′49″N 0°56′27″W / 43.3969°N 0.940813°W |
Gurutzatzen du | Oloroeko uhaitza |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084528 |
Kondairaren zubia (frantsesez: pont de la Légende) Salbaterra Bearnon dagoen zubi gotortua da, Oloroeko uhaitza zeharkatzen duena. XII. mendean eraikia, 1886an monumentu historiko izendatu zuten.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendean Gaston VII.a Biarnokoak eta hurrengo mendean Gaston Febusek zaharberritua, zubia Nafarroako Erresumarako bidean zegoen. Hasieran zurezko zolua izaten zuen baina epeka epeka gotortu zuten eta Glère uharterako bidea babestu zuen.
Réclusy eta Miéy de la Glèreko zubiekin batera, Salbaterran Oloroeko uhaitza zeharkatzen zuten hiru zubietako bat izaten zen. Lehen zubi nagusi eta gero ospitalekoa deitua, 1732ko ur-goraldiari eutsi zion bakarra izan zen.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1170ean Gaston V.a Biarnokoa hil zenean, jendaurrean Antsa Iruñekoa alarguna seme jaioberria hil egiteagatik salatu zuten. Antso VI.a Nafarroakoa erregeak, Antsaren neba, bere errugabetasuna edo erruduntasuna erabakitzeko uraren proba eman zuen epai.
Ordali edo Jaungoikoaren epaiketa zubian egitea erabaki zuten eta 3.000 lagun bildu ziren zubi ondoan. Antsa, eskuak eta oinak loturik zituela, uhaitzera bota eta, ur-lasterrak ertzen utzi zuen. Jendetzak Antsaren errugabetasuna aitortu eta, Ama Birjinaren laguntza hel egin zuenez, Antsak soingaineko bat brodatu zuen.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |