Konstantinoplako Inperio Latindarra

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Latindar Inperioa
Imperium Romaniae
Erromaniako Inperioa
1204 – 1261
Monarkia
Latindar Inperioko bandera

Latindar Inperioko armarria

LatinEmpire.png
Latindar Inperioa horiz (mugak zalantzazkoak)
Geografia
Hiriburua Konstantinopla
Kultura
Hizkuntza(k) latina, antzinako frantsesa (ofizialak), greziera (herrikoia)
Erlijioa Eliza Katolikoa (ofiziala)
Eliza Ortodoxoa (herrikoia)
Historia
Ezarpena 1204
Ezeztapena 1261
Aurrekoa
Flag of PalaeologusEmperor.svg Bizantziar Inperioa
Ondorengoa
Bizantziar Inperioa Flag of PalaeologusEmperor.svg

Konstantinoplako Inperio Latindarra[1] (latinez Imperium Romaniae, "Erromaniako Inperioa") Laugarren Gurutzadaren ostean Bizantziar Inperioa zatitu zeneko gurutzatu feudalen estatuetako bat da. 1204an sortu zen, gurutzatuek Konstantinopla bereganatu zutenean, eta 1261 deuseztu zen, berriz ere Bizantziar Inperioa eratzeko. Bizantziar Inperioa ordezkatzeko sortu zuten, enperadore katoliko batek ekialdeko enperadore bizantziarren tronua hartzeko. Balduin IX.a, Flandriako kondea, lehen latindar enperadore koroatu zuten 1204ko maiatzaren 16an, Balduin I.a errege izenarekin. Baina bulgariarren eta greziar estatuen aurkako gerretan, Latindar Inperioa ahuldu egin zen eta Nizeako Inperioaren menpe erori zen 1261an, Mikel VIII.a Palaiologosen agindupean. Azken latindar enperadorea, Balduin II.a, erbesteratu egin zen, baina titulua erabiltzen jarraitu zen, gutxienez XIV. mendea arte.

Enperadoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantinoplako Inperio Latindarra