Konstantinos Mourikis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstantinos Mourikis

Bizitza
JaiotzaAtenas1988ko uztailaren 11 (35 urte)
Herrialdea Grezia
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria
Pisua109 kilogramo
Altuera198 zentimetro

Olympic.org: konstantinos-mourikis Edit the value on Wikidata

Konstantinos "Kostas" Mourikis, grezieraz Κωνσταντίνος Μουρίκης (Atenas, Grezia, 1988ko uztailaren 11) Greziako nazioarteko waterpoloa jokalari profesionala da, eta atzelari gisa jokatzen du Olympiakos Piraeusen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantinos Mourikisek Tritonen eman zituen lehen urratsak Waterpoloaren alorrean, eta, geroago, Panionios-era pasatu zen. Nea Smyrni taldean egon zen 2011ra arte, aurretik etxeko titulurik irabaztea lortu gabe. Taldearekin bi aldiz LEN Trofeoko finalera iristea lortu bazuen ere (2009 eta 2011), Mourikisek ezin izan zuen garaikurra ospatu, lehenean Szegendi hungariarrak irabaziko zuen, eta bigarrenean Savona italiarrak.

2011ko udan, Konstantinos Mourikis Olympiakos Pireora transferitu zen, eta bertan jarraitzen du gaur egun.

Nazioarteko parte-hartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantinos Mourikis nazioarteko jokalaria da Greziako waterpoloko selekzio nazionalean, eta 60 parte-hartzetik gora egin ditu.

Udako Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Greziarekin lehiatu zen taldeko kide izan zen, eta 9. postuan amaitu zuten.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Greziarekin lehiatu zen taldeko kide izan zen, eta 6. postuan amaitu zuten.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, berriz, zilarrezko domina irabaziko zuen Greziako taldean izan zen. Serbiak, urrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko zuten. Greziako taldea honako hauek ordezkatu zuten: Stylianos Argyropoulos, Georgios Dervisis, Ioannis Fountoulis, Konstantinos Galanidis, Konstantinos Genidounias, Konstantinos Gkiouvetsis, Marios Kapotsis, Christodoulos Kolomvos, Konstantinos Mourikis, Alexandros Papanastasiou, Dimitrios Skoumpakis, Angelos Vlachopoulos eta Emmanouil Zerdevas-ek[1][2].

Udako Olinpiar Jokoetako dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
gizonezkoa[3].

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 9 Greziako Txapelketa: 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021
  • 8 Greziako Kopa: 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021
  • 1 Europako Txapelketa:

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Konstantinos Mourikis» olympedia.org 2022-01-10ean begiratua(Ingelesez)
  2. «Konstantinos Mourikis» Olympics.com 2022-01-10ean begiratua (Gaztelaniaz)
  3. "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]