Marios Kapotsis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marios Kapotsis
Bizitza
JaiotzaAtenas1991ko irailaren 13a (32 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Konnie Metaxa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria

Marios Kapotsis, grezieraz Μαριος Καποτσης (Kios, Grezia, 1991ko irailaren 13a) nazioarteko waterpolo jokalari profesional greziarra da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Waterpolo arloan, Paleo Faliroko akademietan eman zituen lehen urratsak. Gero, Panioniosera joan zen, eta harekin sinatu zuen bere lehen kontratu profesionala. Nea Smyrni taldean egon zen 2012ra arte, aurretik etxeko titulurik irabaztea lortu gabe. Taldearekin bi aldiz LEN Trofeoko finalera iristea lortu bazuen ere (2009 eta 2011), ezin izan zuen garaikurra irabazi; Panionios Szegedi hungariarrak garaitu zuen lehenean, eta Savona italiarrak bigarrenean.

2012ko udan, kontratua sinatu zuen Olympiakos Piraeusekin, eta, horrekin, bi txapelketa, eta bi Greziako kopa irabazi zituen (2013, 2014).

Hurrengo lau urteetan, Vouliagmenin jokatu zuen, eta, horrekin, 2017ko Greziako Kopa irabazi zuen.

2018-2020 urteetan, Steaua Bukaresten jokatu zuen, eta, horietan, Errumaniako bi txapelketa, eta Kopa bat irabazi zituen.

2020ko udan, Olympiakosera itzuli zen, 6 urteren ondoren, eta, bertan, Greziako txapelketa, eta kopa irabazi zituen, baita Superkopa ere.

Nazioarteko selekzioan parte-hartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marios Kapotsis nazioarteko waterpolo jokalaria da, eta Grezia ordezkatu du hainbat parte-hartzerekin. 2009an ospatutako junior mailako waterpolo txapelketan, parte hartu zuen eta baita 2011n ospatutako gizon gazteen munduko waterpolo txapelketan ere. Gizonezkoen selekzioarekin, parte hartu du Hungarian 2017ko munduko txapelketan laugarren postua lortuz[1]. Gizonezkoen selekzioarekin 2018an, Espainiako Europako Txapelketan parte hartuko du, seigarren postua lortuz eta 2018ko Mediterraneoko 2. Jokoak irabaziz. Gizonezkoen selekzioarekin parte hartu du Guangzhoun (Korea) Munduko Txapelketan 2019an zazpigarren postua lortuz. Gizonezkoen selekzioarekin parte hartu du Hungariako Europako Txapelketan 2019an, eta zazpigarren postua lortu zuen. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, parte hartu du, eta bigarren postua lortuko du. Tbilisin, 2021eko Munduko Ligan ere, hirugarren postua lortuko du.

Udako Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, berriz, zilarrezko domina irabaziko zuen Greziako taldean izan zen. Serbiak, urrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko zuten. Greziako taldea honako hauek ordezkatu zuten: Stylianos Argyropoulos, Georgios Dervisis, Ioannis Fountoulis, Konstantinos Galanidis, Konstantinos Genidounias, Konstantinos Gkiouvetsis, Marios Kapotsis, Christodoulos Kolomvos, Konstantinos Mourikis, Alexandros Papanastasiou, Dimitrios Skoumpakis, Angelos Vlachopoulos eta Emmanouil Zerdevas-ek[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
gizonezkoa[4].

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 3 Greziako Txapelketa: 2013, 2014, 2021
  • 4 Greziako Kopa: 2013, 2014, 2017, 2021
  • 2 Errumaniako Txapelketa: 2019, 2020
  • 1 Errumaniako Kopa 2019
  • 1 Superkopa 2020

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rosters of the water polo tournaments of the 17th FINA World Championships. FINA
  2. «Marios Kapotsis» olympedia.org 2022-01-10ean begiratua(Ingelesez)
  3. «Marios Kapotsis» Olympics.com 2022-01-10ean begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]