Kontsulatu (Aro Modernoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau itsas merkatari elkarteei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kontsulatu».

Kontsulatu Aro Modernoaren hasieran, kanpoaldeko interesak hobeki babestearren sorturiko itsas merkatari elkarteen izena ere bada. Euskal Herriko kontsulatuen esku zegoen portuen zainketa eta haien gaineko justizia, merkataritza alorreko pribilegioez gainera. Euskal Herriari dagokionez, garrantzi handia hartu zuten Brujasko, Bilboko, Donostiako eta, neurri apalagoan, Debako kontsulatuak. Itsas merkatari euskaldunek harreman sendoak zituzten XIV. mendean Europako iparraldeko merkatariekin; hala, 1451. urtean eratu zen euskaldunen kontsulatu bat Brujasko hirian; XVII. mendean, politika aldaketa sakonen ondorioz, amaitu zen haien jarduera. 1511. urtean eratu zen Bilboko kontsulatua, 1494. urtean Gaztelako erreginak sortu zuenaren ildotik, eta handik aurrera bizkortu zen Bilboko ekonomia, itsas merkataritzaren inguruan. 1682an sortu zen Donostiako kontsulatua. Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren sorreran hartu zuen parte (1728). Debako portuan ere artilearen merkataritzarako kontsulatu bat zabaltzea erabaki zuten 1786an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]