Kontsumo tipologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontsumoa prozesu ekonomikoa da eta beharrizanak asetzean datza. Hala eta guztiz, mota ezberdinak daude betiere kontsumoa eta gizakiari buruz hitz egiten duguneanː

Kontsumismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kontsumismo»

Ez da premiak asetzeko bakarrik kontsumitzen, desirek ere kontsumoa sor dezaketelako. Kontsumismoa ondasunak eta zerbitzuak eskuratu, kontsumitu eta pilatzea da, baina sarritan ondasun eta zerbitzu horiek ez dira beharrezkoak. Gizarte batzuetan gizabanakoak prest daude ordu gehiago lan egin eta aisialdi orduak gutxitzeko, soldata handiagoak irabaztearen truke. Horri esker, aisialdi laburragoan produktu, ondasun eta zerbitzu gehiago eros ditzakete eta estatus sozialeko desio eta nahi materialak asetzen dituzte. Kontsumo gizarte deritzo era horretako gizabanako taldeari.

Kontsumo konpultsiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosteko menpekotasuna bulkadak kontrolatzearen nahasmendu psikologikoa da, kasu honetan, alferrikako objektuak erosteko behar eutsiezina. Hainbat sentimendu eta ondorio kaltegarri sortzen ditu, besteak beste, antsietatea, suminkortasuna, ondoeza eta zorpetzea. Nahiz eta erosi eta berehala arindu, ondoren menpeko pertsonak errudun sentitzen dira. Estatu Batuetan, esaterako, jotzen da populazioaren %5,8 k duela erosteko menpekotasuna eta horietatik %80 emakumeak dira. Kontsumerismoa kontsumo arduratsu, etiko eta solidarioa da eta irizpide arduratsuen arabera kontsumitzean datza. Horretarako, kontuan izan behar dira erositako produktuen historia eta ingurunean eta gizartean dituen ondorioak.

Kontsumo jasangarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kontsumo arduratsu»

Kontsumo kontzeptuak hainbat interpretazio eta adiera ditu, baina badira guztietan oinarri berberak. Oinarri horiek kontsumo jasangarria osatzen dute.

  • Gizakien beharrizanak asetzea.
  • Bizitza estandar duinen bidez bizi kalitate ona sustatzea.
  • Aberatsen eta txiroen artean baliabideak partekatzea.
  • Datozen belaunaldiak kontuan hartzea.
  • Produktuak kontsumitzean kontuan hartzea hasieratik amaieraraino duten eragina.
  • Baliabideen erabilera, hondakinak eta kutsadura murriztea.

Beraz, Kontsumo jasangarriak ez ditu ingurumena eta gizartea kaltetzen, eta giza eskubideak, haurren eskubideak eta kultura indigenak errespetatzen ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]