Koruko Aizarna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koruko Aizarna
Coat of Arms of Gipuzkoa.svg
Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1954 (66/67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Javier Elzo
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
KidetzaEusko Alkartasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alkartasuna
Eusko Alderdi Jeltzalea

Koruko Aizarna Rementeria (Donostia, Gipuzkoa, 1954) politikari gipuzkoarra da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Aizarna, Frankoren diktadura ondorengo Gipuzkoako Lehen diputatu nagusi izan zenaren alaba da. Granadako Unibertsitatean Geografian lizentziatu zen.

20 urte zituela EAJ alderdian afiliatu zen. Alderdi honetako militante izan zen 1986ko eszisioa eman zen arte. Ordutik, Eusko Alkartasunako kide izan zen, eta barne mailako karguak bete zituen. Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izan zen.

1995ean, bizitza publikora saltu egin zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatu izendatu zutenean. Kargu hau bete ondoren, Lan Hidaruliko eta Hirigintza arduradun izan zen, eta baita ere Foru gobernuaren bozeramale Roman Suduperen garaian.

1999 urtean, Karlos Garaikoetxeak EAko lehendakari kargua uzten zuela iragarri zuenean, alderdiko lehendakari izateko hautagaia izan zen EAren V. Batzarrean. Aizarnak, sektore kritikoa ordezkatzen zuen[1]. Aizarnak bozketa galdu zuen eta Begoña Errazti izan zen kargua betetzeko aukeratua[2].

2003an, ibilbide politikoa utzi eta irakaskuntza arloan lan egiteari ekin zion. Donostiako Larramendi ikastolako zuzendaria da.

Javier Elzo soziologoaren emaztea da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «EA elige a Begoña Errazti como sustituta de Garaikoetxea sin el consenso del partido» Última Hora 1999-11-22 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Una independiente que se convirtió en presidenta de EA» El Correo 2007-11-28 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  3. (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (1999-11-20). «Escondida en la geografía» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).