Kotoi Merkatarien Atea
Kotoi Merkatarien Atea | |
---|---|
Meskiten Zelaigunea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′41″N 35°14′03″E / 31.77798°N 35.2342°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1336 |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Kotoi Merkatarien Atea (arabieraz: باب القطانين: / Bāb al-Qaṭṭānīn) Al-Aqsako meskitaren barrutiko ateetako bat da, Jerusalengo hiri zaharreko Tenpluko Mendian. Barrutiko mendebaldeko lautadatik Kotoi Merkatarien Merkatuan sartzeko atea da. Ekialdeko fatxada dotoreagatik nabarmentzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tankiz sultan-ordeak gainbegiratuta eraiki zen 1336an, Mamelukeon sultanatoaren garaia an-Nasir Muhammad sultana agintean zela.[1] XIV. mendeko Ibn Fadlallah al-Umari historialariak azaldu zuenez, Tenpluko Mendia azoka eta merkatarien kaleekin lotzea izan zen eraikuntzaren arrazoia.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamar urrats behera egin behar dira kale lautik atea propio igarotzeko.
Ekialdeko fatxadak konposatuaren barrualdearn esfera laurdeneko ganga dago. Ganga horrek arku leunki zorrotza du, eta ziriharriak ablaq estilo islamikoan daude jarriak, adreilu gorriz eta beixez txandakatuz. Gangak mukarna apaindurako bost lerro ditu halaber.
Gangaren eta atearen artean hirusta formako arkua dago, honek ere ablaq patroiak dituelarik adreilu beltz eta beixetan.[1] Egitura honen tinpanoan leiho txiki bat zegoen, baina 1927an itxi zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Archnet > Site > Bab al-Qattanin» www.archnet.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Burgoyne, Michael Hamilton. "The Gates of the Haram al-Sharif." In Bayt al-Maqdis: Abd al-Malik Jerusalem (ed. Raby, Julian and Johns, Jeremy), 114. Oxford: Oxford University Press, 1992.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Cotton Merchants' Gate» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-08-30eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.