Kremaster muskulu
Kremaster muskulu | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Abdomeneko barruko muskulu zeiharra |
Jatorria | Iztai lotailua |
Insertzioa | geruza baginala |
Arteria | cremasteric artery (en) |
Nerbioa | genital branch of genitofemoral nerve (en) ilioinguinal nerve (en) |
Muskuluaren akzioa | Prentsa abdominala |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. cremaster |
TA | A04.5.01.018M eta A09.3.04.003 |
FMA | 21531 |
Terminologia anatomikoa |
Kremaster muskulua poltsa testikular eta iztai tolesturan aurkitzen den muskulu bat da, elkar muskulu bezala ere ezagutzen dena. Muskulu bilaterala da.
Abdomeneko muskulu zeharraren eta barruko muskulu lapranaren fusioaren zuntzek sortuko dute kremaster muskulua. Hala ere, abdomeneko barruko muskulu lapranaren luzapena kontsideratzen da.
Poltsa testikularretan tunika eritroidea osatzen du; izan ere, bere zuntz muskularrek kordoi espermatikoaren hiru geruzetako bat osatzen dute, faszia kremasterikoa.
Ezarpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poupard lotailuan ezartzen da.
Odoleztapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kremaster muskuluaren odoleztapenaz arteria kremasterikoa arduratzen da, beheko arteria epigastrikoaren adarretako bat dena.
Inerbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerbio genitofemoralaren adar genitalak inerbatzen du.
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskulu honen guztizko garapena gizonezkoetan besterik ez da gertatuko; geruza fineko muskulu eskeletikoa bilakatuz. Emakumeetan muskulu lakio gutxi batzuen antzeko egitura du, gainera, txikiagoa da, eta uteroaren lotailu biribilean dago.
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iztai hodiaren eraketarekin lotuta dago, baita testikuluen jaitsierarekin ere. Zehazki, testikuluak jaitsi eta igotzeaz arduratzen da era inboluntarioan (eskrotoaren tenperatura erregulatzeko, espermatogenesirako egoera optimoa lortuz). Horrela, testikuluak zintzilik eramango ditu, eta hortik datorkio izena, grekerazko aditz batetik baitator (grezieraz: κρεμάννυμι, "zintzilik eraman" esan nahi du).
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Eskrotoa.
-
Eskuineko testikulua, tunika baginala irekita.