Krementxuk
Krementxuk Кременчук Кременчуг | |||
---|---|---|---|
Ukrainako eskualde garrantziko hiria | |||
![]() Hiriaren ikuspegia ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Oblast | ![]() | ||
Alkatea | Vitalii Maletskyi (en) ![]() | ||
Jatorrizko izena | Кременчук Кременчуг | ||
Posta kodea | 39600–39689 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 49°03′47″N 33°24′14″E / 49.0631°N 33.4039°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 92 km² | ||
Altitudea | 80 | ||
Mugakideak | Kremenchuk Raion (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 215.271 (2022ko urtarrilaren 1a) | ||
Dentsitatea | 2.242 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1571 | ||
Telefono aurrizkia | 0536(6) | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Providence, Snina, Michalovce, Bitola, Wenzhou, Bydgoszcz, Berdiansk, Bila Tserkva (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
http://www.kremen.gov.ua/ |
Krementxuk (ukraineraz: Кременчук, translit. Kremenchuk) Ukrainako erdialdeko hiri eta ibai-portu bat da. Dnieper ibaiaren ertzean dago, eta Poltava oblasteko hiri handienetan bigarrena da. 2005ean, 231.202 biztanle zituen.[1]
Eskualdean burdin hobi garrantzitsuak daude. Krementxuk Ukrainako industria hiri nagusietako bat da. Arlo garrantzitsuenak burdingintza, mekanika (KrAZ ibilgailu fabrika) eta janari-industria dira. Ukrtatnaft enpresak petrolio-findegi bat dauka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1571. urtean eraiki zuten bertako gotorlekua. Kurukoveko hitzarmenaren ondorioz (1625), kosakoek gotorlekuaren kontrola hartu zuten. Dnieperren tarte nabigagarrian zegoenez, XVII. mendean merkataritzarako berebiziko garrantzia hartu zuen. XVIII. mendean Errusiar Inperioaren eragina gero eta handiagoa izan zen, eta 1765ean Errusia Berria guberniara anexionatu zuen. Urte horretan hiri estatusa jaso zuen. 1765 eta 1783 artean Errusia Berriko hiriburua izan zen.[2]
Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako armadak 1941eko irailaren 8tik 1943ko irailaren 29ra okupatu zuen Krementxuk. Hiria ia erabat suntsiturik gelditu zen.[2]
2022ko ekainaren 27an, Ukrainako gerran, Errusiak misil batez eraso egin zion bertako saltoki handi bati, eta gutxienez 18 hildako eta 59 zauritu eragin.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Kremenchuk World-gazetteer.com
- ↑ a b Kremenchug city, Ukraine Ukrainetrek.com
- ↑ (Ingelesez) «G7, UN condemn ‘deplorable’ Russian attack on Ukraine mall» www.aljazeera.com (kontsulta data: 2022-06-28).