Kremlingo izarrak
Kremlingo izarrak | |
---|---|
Moskuko Kremlina | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Capital of Russia | Mosku |
Koordenatuak | 55°45′09″N 37°37′17″E / 55.7525°N 37.6214°E |
Kremlingo izarrak errubizko izar pentagonal lumineszente batzuk dira, 1930eko hamarkadatik Moskuko Kremlingo bost dorreetako punturik garaienetan ezarriak eta ikusgai daude, iraganeko Errusiar Inperioaren arranoak ordezkatuz.
Ezarpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiar Iraultzaren ondoren eta Lenin buruzagi boltxebikeak SESB sortzearekin batera, tsarren garaiko ikur inperialen ordezkapenari ekin zitzaion. Baina iraultza ondorengo eskasia garaian Moskuko Kremlingo dorreetan zeuden kobrezko arrano bizefalo urreztatu erraldoiak kentzearen zailtasuna zela eta, egikizun hau baztertua eta atzeratua izan zen.
1930ean NKVDko Ekintza Dibisioko kideek Igor Grabar artista eta zaharberritze adituaren zuzendaritzapean zegoen Zaharberritze Artistikoko Zentral Nagusiko adituei arranoen azterketa burutzeko ardura eman zieten. Aditu hauek azterketa egin ondoren SNKko Nikolái Gorbunov idazkariari txosten bat aurkeztu zioten, honetan arranoak ezin zitezkela zaharkin baliotsutzat jo adierazi zen.
1935eko urriaren 25ean Spasskaia dorrean lehenbiziko izarra ezarri zen, aste horretan zehar beste hiru izar jarri ziren, hain zuzen ere, Troitskaia, Nikolskaia eta Borovitskaia dorreetan. 1937an Vodovzvodnaia dorrean ere bosgarren izar bat ezarri zen.
Jarri zirenetik, izarrak birritan bakarrik itzali izan dira: lehenengo aldiz, 1941-1942 artean, Bigarren Mundu Gerra puri-purian zela, Wehrmacht alemaniarraren bonbardaketetan Kremlinaren kokalekuaren adierazgarri izan ez zitezen, eta bigarrengoz, 1996an Nikita Mijalkov errusiar zuzendariak bere Siberiako Bizargilea filma Kremlinaren bihotzean filmatzeko baimen berezia eskatu zuenean.
-
Izarraren diseinua.
-
Gauez pizturik.