NKVD
Jump to navigation
Jump to search
NKVD edo Barne Arazoetarako Nazio Batzordea (errusieraz Народный комиссариат внутренних дел, Narodnyi Kommissariat Vnutrennikh Diel) 1934an Sobietar Batasunean GPU erakundearen ordez segurtasun-arazoetarako sortutako polizia politikoa zen.
Hiru zuzendari izan zituen: Genrikh Iagoda (1934-1936), Nikolai Jezhov (1936-1938; 1939an herio-zigorra eman eta hil egin zuten) eta Lavrenti Beria; garrantzi handiko zeregina izan zuen Stalinek agindutako atxilotze eta hilketetan. 1946an desagertu zen, eta haren eginkizunak Barne Arazoetarako Ministerioaren eta KGB erakundearen esku geratu ziren. Beriak polizia politikoaren buru izaten jarraitu zuen 1953 arte; urte horretan herio-zigorra ezarri eta hil egin zuten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.