Edukira joan

Krokodilopolis

Koordenatuak: 29°07′N 30°45′E / 29.12°N 30.75°E / 29.12; 30.75
Wikipedia, Entziklopedia askea
Krokodilopolis
Datuak
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Faiyum
EskualdeaEgipto Garaia
Koordenatuak29°07′N 30°45′E / 29.12°N 30.75°E / 29.12; 30.75
Map
Historia
KulturaAntzinako Egipto
Altitudea6 m

Krokodilopolis (antzinako grezieraz: Κροκοδείλων πόλις) edo Arsinoe (antzinako grezieraz: Ἀρσινόη) Goi Egiptoko XX. nomoaren hiriburua zen, Moeris lakutik gertu zegoen hiri bat, egungo Faiyumgo gobernadore-herrian, Hawaratik iparraldera.

Izen egiptoarra: Shedet, Per-Sobek eta izen greziarra: Arsinoe, Krokodilopolis zuen.

Izena, Ptolomeo II.ak eman zion antzinako Krokodilopolis hiriari, Arsinoe egiptoar printzesaren omenez, Ptolomeo I.a Soter eta honen emazte Berenize I.a Egiptokoaren alaba zena.

Handik gertu, Labirintoa deritzon eraikin multzoa nabarmentzen zen, Hawaran, Herodotok deskribatua, eskualdean, baita ere, petesukoak gurtu eta lurperatzen ziren, hirian gurtza berezia zuten krokodilo sakratuak, Sobek jainkoaren ustezko haragitze bezala.

Hondakin arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait tenpluren hondakinak geratzen dira, horietatik handiena, XII. dinastiaren aurretik eraiki eta Ramses II.ak berreraikia izan zen. Honako hauek nabarmentzen dira:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]