Kunō-zan Tōshō-gū
Kunō-zan Tōshō-gū | |
---|---|
Haiden eraikina. ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Izendaturiko hiria | ![]() |
Japoniako auzoa | Suruga-ku |
Ur-masa | Suruga Badia |
Koordenatuak | 34°57′53″N 138°28′04″E / 34.964742°N 138.467642°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1617 |
Izena | Tokugawa Ieyasu |
Arkitektura | |
Estiloa | Ishi-no-ma-zukuri (en) ![]() |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 静岡県静岡市駿河区根古屋390 |
Webgune ofiziala | |
Kunō-zan Tōshō-gū (japonieraz: 久能山東照宮 ) Shizuoka hirian dagoen santutegi xintoista da, Suruga-ku auzoan. Tokugawa Ieyasu shoguna bertan izan zen hobiratua.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Suruga Badiako Kunō muinoan (216m) bazen Nara Aroan eraikitako Kunō-ji (久能寺) tenplu budista eta Kamakura Aroan Enni monjeak tenploa garatu egin zuen.
Tokugawa Ieyasu shoguna ondoko Sunpu gazteluan bizitzen hasi zenean bertan hilobiratu zezaten nahi izan zuen eta 1617an Kunō-zan Tōshō-gū santutegia eraiki zen. Honen biloba zen Tokugawa Iemitsu shogunak Nikkō Tōshō-gūra eraman zuen hilobia.
Meiji berrezarkuntzan xintoismoa eta budismoa banatzerakoan Kunō-zan Tōshō-gū santutegiaren egitura budistak galdu egin ziren.
Izpirituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santutegian gurtzen diren kamiak Tokugawa Ieyasu, Tokugawa Iemitsu eta Oda Nobunagaren izpirituak dira.
Egitura nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santutegiko 13 egitura Kultur Ondare Garrantzitsu izendatu dira. Aipagarrienak Honden eta Haiden eraikinak dira, 1617koak mantentzen dira eta Momoyama estilo oparoan eginak daude.
Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jaialdi nagusia (apirilaren 17an)
- Udaberriko jaialdia (otsailaren 17-18an)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Japonieraz) Webgune ofiziala