Hots-kutsadura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kutsadura akustiko» orritik birbideratua)


Hots-kutsadura edo kutsadura akustikoa bizi-kalitatea edo ingurumena kalte dezakeen soinu gogaikarria edo neurriz gainekoa da. Beste kutsadura motak ez bezala, zarata ez da pilatzen, baina orobat kalte handiak eragin diezazkioke bizi kalitateari, modu egokian kontrolatzen ez bada.

Soinu kutsadura kontzeptuak giza-jardueren ondorio den zaratari egiten dio erreferentzia eta eragin negatiboak izaten ditu jendearen osasun fisiko,mental eta entzumenezkoan. Nazioarteko osasun organismoen arabera, kutsadura mota honek entzumen gaitasunaren murrizketa eragin dezake, baina baita trastorno psikologikoak (paranoia, perbertsioa) zein fisiologikoak.

Hegazkin bat Londresko etxebizitzetatik hurbil pasatzen

Osasunerako Mundu Erakundearen (OMS) txosten baten arabera, 50 dezibilen langa izan beharko litzateke gehiegizko muga. Espainian, aldiz, soinu konfort maila 55 dB-etan ezarri ohi da. Maila honetatik gora, soinua atsedenaldi eta komunikaziorako kaltegarria izan ohi da. 2005eko Europar Batasunaren ikerketa baten arabera 80 milioi hiritar inguru nozitzen dute egunero 65 dezibetik gorako kutsaduraeta beste 170 milioi 55-65 dB bitartekoak.

Hiriko kotxeen zirkulazioa, soinu kaltearen eragile nagusietariko bat (Bangkok).


Ingurugiroko zarataren neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurugiroko zarataren eragina neurtzeko, oraindik guztiz garatu gabeko eta Lp-tik abiatutako hainbat indikatzaile erabiltzen dira:

Lp[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu presioaren maila 20 aldiz p0 erreferentziako presio bat(balorea p0= 2 10-5 N/m²,lortuta frekuentzien haztaketa normaliztu baten bitartez eta denboretan banatutako haztaketa exponentzial baten bitartez) eta soinu presio eraginkor baten arteko erlazio logaritmikoa gisa definitzen da. Ez badira zehazki aipatzen,gainulertu behar da denboretan banatutako haztaketa FAST dela eta A frekuentzien haztaketa, hurrengo izendapena hartuz LpA.

Leq, T[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SEL edo Soinuaren esposizioaren maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SEL-a LEQren maila segundo 1 eko iraupenean da. SELa erabiltzen da onartutako zarata maila gainpasatutako aldi kopurua neurtzeko leku espezifikoetan: egoitzazko auzoak,hospitalak,eskolak,etab.

LAmax[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu presio jarrai-baliokide haztatuta A-ren mailarik altuena da, dezibeletan, segundo bateko(LAeq,1) tartean zehaztuta,ebaluaketa denbora tartean erregistratuta.

LKeq, T[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LDN edo Egun-Gau maila baliokidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarataren eraginak osasunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumenaren zarata parke batean.

Entzumen sisteman jasandako eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzumen sistema kaltetzen da zarata iturri bat denbora luzean jasatzean,nahiz eta hau maila baxukoa izan. Inguruneko zaratagatik sortutako entzumen defizitari sozioakusia deitzen zaio.

Gehiegizko zarata jasatzen duen pertsona batek txistu bat nabaritzen du belarrian,hori alarma seinale bat da.Lehenengoz,jasandako kalteak ez dira betirakoak,10 egunetan joaten dira.Hala ere,zarata jasaten jarraitzen badugu,kalteak betirakoak izango dira,erabat gor geratu arte.


Ahozko komunikazioan sortutako interferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko zarata dela eta,komunikazioa zailagoa egiten da,beste pertsoeni entzutea edo telefonoz hitz egitea eraotziz.

Ez-entzumenezko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu kutsadurak, belarrian kalteak eragiteaz aparte, kalte psikologikoak eta fisiopatologikoak ere eragin ditzake.

Eragin psikopatologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.60 dBa baino gehiagorekin:

  1. Pupilen dilatazioa eta parpadeo azeleratua
  2. Takikardiak,pultsoaren azelerazioa eta arnasketa bortitzak
  3. Buruko mina eta presio arterialaren igoera.
  4. Muskuluen aktibitatea jaistea.

2.85 dBa baino gehiagorekin:

  1. Gastritis edo koloitisak
  2. Kolesterolaren igoera.
  3. Odolaren glukosia maila igotzen da.

Eragin psikologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Insomnioa
  2. Nekea
  3. Estresa
  4. Histeria eta neurosia
  5. Aislamendu soziala
  6. Gogo sexualaren gabezia

Ez-entzumenezko eraginen artean beste hauek dauzkagu:

Logurearen gaineko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaratak lo egitea zaila egiten du eta lo daudenak esnatzen ditu. Gainera, frogatuta dago 60 dBko soinuak logurearen sakontasuna txikiagotzen dutela.

Jarreraren gaineko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaratak momentuko jarrera aldaketak eragiten ditu(agresitibitatea,haserrea,arduragabetasuna...) ziurgabetasun eza,ezinegona eta beldurra sortzen baitute pertsonengan.


Memoriaren gaineko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frogatuta dago zaratak memoriaren kapazitatea murrizten duela, nabarmenki hitz ezezagunak edo luzeagoak direnean.

Atentzioaren gaineko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaratak eragiten du atentzioa ez sortzea aktibitate espezifiko batean, honek beste batzuetan galtzea eraginez eta aktibitatearen gaineko kontzentrazioa galaraziz.

Haurdunaldiaren gaineko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi da haurdun dauden amak haurdunaldiaren hasieratik egon badira zonalde zaratatsuetan ez direla haurrengan arzorik sortzen. Baina, esposizioa gestazioaren 5 hilabete eta gero gertatzen bada, erditzearen ondoren umeak ez dute zarata jasaten eta negar egiten dute hau jasatzerakoan, gainera, jaiotzean tamaina txikiagoa dute ere.

Umeen osasunaren gaineko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaratak negatiboki eragiten du umeen ikasketa eta osasunean. Umeak ingurune zaratatsuetan hezitzen direnean,soinu seinaleetara erne egoteko ahaalmena galtzen dute eta bai irakurtzeko bai komunikatzeko orduan atzerapena izaten dute. Guzti horrek,aislapen soziala eragiten du ume horieengan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]