Uraren kutsadura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bitsa duen ibai kutsatua.

Uraren kutsadura uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da, tenperaturak, gai kimikoek, gai biologikoek edo solido esekiek sortua. Ura, lehen mailako baliabidea izateaz gain kutsatzaileen barreiadura areagotzeko medioa ere bada.

Uraren egoera naturala prozesu naturalen bitartez alda daiteke. Adibidez, azpian dituen lur edo arroken, intsektuen edo animalien hondakinen eraginez. Artifizialki, hau da, gizakiaren eraginez ere alda daiteke uraren egoera. Adibidez, meategietako aktibitateak uraren azidotasuna (pH) edo gazitasuna alda dezake. Urak mantenugai gehiegi izatea ere arriskutsua izan daiteke alga gehiegi hazi daitezkeelako eguzkiaren argia pasatzea ekidinez eta ondorioz arrainak hiltzen dira.

Prozesu hauetaz aparte badaude ura kutsatzen duten substantzia toxikoak. Beruna eta kadmioa bezalako metal astunak biometaketa sortzen dute eta gizakien hondakinek ur beltza delakoa eratzen dute.

Kutsatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutsadura sailkatzeko, kutsatzaileen naturaren edo jatorriaren arabera egin daiteke.

Naturaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fisikoak
    • Termikoak: Uraren tenperaturaren aldaketa, gehienbat industriak eta hainbat zentralen hozketa zirkuituak eragina. Tenperaturaren aldaketak, organismoen bizi-zikloan aldaketak dakartza, batez ere haien ugalketa periodoan. Zeharka, uraren oxigenoaren kontzentrazioaren gutxitzea eta gertatzen diren erreakzio kimikoen abiaduraren handitzea dakartza. Azken honek uraren kapazitate autoarazlea murrizten du eta ondorioz hainbat substantzien toxizitatea igo.
    • Solido esekiak: Uraren uhertasuna igotzen da fotosintesia zailduz.
    • Erradiaktibitatea: Partikula erradioaktiboen igorpenak organismoen ehunetan meta daiteke, gaixotasunak, heriotza eta geneetan mutazioak sorraraziz.
  • Kimikoak
    • Inorganikoak: Uretan substantzia inorganikoak askatzean datza. Azidoak, baseak, gatzak edoeta metal astunak izan daitezke. Azido eta alkaliak pH mailan aldaketak dakartzate, hau, organismoak hiltzeko modukoa izan daiteke. Hala ere kutsadura kimiko arriskutsuena ioi zianuroaren askapenak eragiten du, bere toxikotasuna dela eta, metal astunek Pb, Hg, Cd, etabarrek sortzen dutenaren modukoa baita. Nitrato eta fosfatoen neurrigabekeriak eutrofizazioa deritzon arazoa sortzen dute nahiz eta berez biodegradagarrik izan.
    • Organikoak: Substantzia organikoen isurketa ere kutsadura da. Substantzia hauek gehienak biodegradagarriak dira, hala nola, proteinak, gluzidoak, koipe eta olioak, alkaterna eta disolbatzaile organikoak. Hauen eragin arriskutsuena, oxigenoaren urripena da populazio bakteriarraren deskonposaketa aerobioan gertatzen den haien hazkuntza esponentzialean eta baita uran usain txarra eragiten duten azido eta gasen sorkuntza.

Jatorriaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iturri puntualak: Etxeko eta industrako hondakin-urak dira. Hoditeri eta kanalen bidez batzen dira eta huste puntu bakarra daukate. Gehienetan kutsadura mota hau, ura sistema naturalera bueltatu aurretik urari tratamendu egoki bat emanez gutxi edo desagerraraz daiteke.
  • Iturri ez puntualak: Hiriko eta nekazaritzako isuriak dira eta isuri puntu askotakoak dituzte. Batzuetan isuri hauek hain dira handiak non ibaien fluxuaren berdinak diren. Garraiatuak dira eta urtaroaren emariaren arabera diluitzen dira. Hori dela eta haien tratamendua ez da ekonimikoki bideragarria. Mota honetako kutsaduraren txikiagotzea lan metodoan aldaketen bidez eta hezkuntza hobekuntzen bidez egin daiteke.

Itsasoaren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoa gaur egun munduko zabortegia da, beraz, etorkizunean efektu negatibo handiak ekarriko dizkigu. Kostako area gehienak kutsatuak daude ur beltzen, substantzia kimiko, zaborra, petrolio eta sedimentuen bidezko deskargak direla eta. Gehien kutsatuak dauden itsasoak Bangladesh, India, Pakistan, Indonesia, Malaysia, Thailandia et Filipinak dira.

Marea beltzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Marea beltz

Itsasontzien istripuak eta lurrean bertan isurtzen den petrolio hondakina itsasoa kutsatzen du. Petrolioa itsasoan dituen efektuak, faktore batzuen mende egongo da, hala nola, petrolio mota, kantitatea, hondartzatik eta isurketaren distantzia, urtaroa, uraren tenperatura, klima eta itsaslasterrak. Itsasora heltzen den petrolioa bakterien bidez degradatu edo lurrundu egiten da, petrolioaren hidrokarburo organikoak animaliak hiltzen dituzte.

Beste substantzia kimiko batzuk itsas azalean egoten dira eta burbuilak osatzen dira hegaztien lumak estaliz. Petrolioaren konposatu astunenak itsasoaren hondoan kokatuko dira, eta karramarroak, soinberak eta bertako fauna hil.

Ibai kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaien kutsadura uretan material berriak sartzen direnean gertatzen da, adibidez produktu kimikoak, mikroorganismoak, berez kutsatuta dagoen ura eta industria hondakin toxikoak.

Canal lateral glaciere03.JPG

Ibaien kutsaduraren faktore nabarmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere, gizakia da ura gehien kutsatzen duen eragilea.Izan ere populantza gero eta handiagoa da, eta ondorioz gero eta ur, janari, garraio eta errekurtso gehiago behar dira. Honek eragiten du gas toxikoen emizioa, metal eta izurri botiken kutsadura, hondakin kimiko eta erradiaktiboak botatzea eta baita ere gerta daitezkeen istripuak.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakuek duten uraren mugimendu eskasagatik kutsadura arazo asko dituzte. Ibaiek ordea ahalmen handiagoa dute eta gehiago kostazen zaie kutsatzea. Hala ere behin kutsatuta, ondorioak latzak izan daitezke. Ur ez kutsatuetan oreka bat dago landare eta animalien artean, baina hau apurtu egiten da uretan zenbait material berri agertzen badira. Horrela espezie batzuk desagertu egiten dira eta beste batzuk zenbaki handietan ugalzten dira. Agertzen diren espezie batzuk ekosistema aldatu ditzakete, espezie inbaditzaile ak deritzonak. Adibidez zebra-muskuilua, ahate erdoiltsua, bisoi amerikarra, ur-ipurtatsa, karramarro amerikarra, Niloko perka, Caulerpa taxifolia, Senecio inaequidens, Boiga irregularis sugea, achatina marraskiloa eta inurri eroa. Gainera ibai batzuek kolore, usain eta itsura desatsegin bat hartzen dute. Horretaz aparte ura bizitzarako beharrezkoa da eta kutsatzeak mugatu egiten du errekurtso hau.

Ura nola zaindu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutsadura murrizteko modu bat, ura ibaietara bota baino lehen ura araztea da, hondakin toxikoak deuzesteko. Gainera industriek uraren kontsumoa murrizteko eta ura birziklatu ahal izateko teknologiak erabili beharko lituzkete, eta uraren kontsumoa murrizteko ureztatzeko teknika egokiak erabili.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Araztegi
Araztegia (koipegabetzea)

Ur araztegietan ura arazteko prozesuan kaltzio hidroxidoa eta aluminio sulfatoa gehitzen zaio urari (koagulatzaileak) eta hauek uretan igeri dagoen aluminio hidroxidoa eratzen dute, maluta izenaz ezaguna. Prozesu honek malutapen izena hartzen du.

Araztegi batzuetan, ur beltzak eta industri hondakinak ez dira tratatzen. Horren ordez, ura dagoen leku hurbilenean deskargatuak izaten dira eta urmael batzuetan aireak, eguzki-argiak eta mikroorganismoek hondakinak degradatzen duten. Ura urmael horietan 30 egun egon eta gero kloroarekin tratatua izaten da, eta ponpatua hiri edo landa erabilpenerako.

Etxe, enpresa eta fabriketako uretatik garraiatutako hondakinak, sare hodi baten estolderiatik jariatzen da eta ur tratamenduzko hondakin mailetara joaten da.

Ur beltzak tratamenduzko mailetara heltzen direnean, arazketa 3 maila izan ditzakete.

  • Ur beltzen lehen mailako tratamendu prozesua, hondakinak banatzeko, harria, egurra, trapuak... erabilia izaten da.
  • Ur beltzen bigarren mailako tratamendua, prozesu biologikoa da bakteria aerobikoak erabiltzen dituena.
  • Ur beltzen tratamendu aurreratua, prozesu kimiko eta fisiko serie espezializatua da, hondakin espezifikoen kantitatea murrizten duena lehen eta bigarren mailako tratamendu ostean.

Ur beltzen tratamenduzko maila deskargatu baino lehen desinfektatu egiten da, klorazio metodoarekin. Beste desinfektatzaile batzuk ozonoa, hidrogeno peroxidoa eta argi ultramorea dira. Ur beltzen tratamenduak ur kutsaduraren murrizketan lagundu du, baina ingurumeneko jakitunak metodo inperfektua dela diote.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uraren kutsadura Aldatu lotura Wikidatan