Edukira joan

Kuxeko Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuxeko Erresuma
Kaš
K.a. 1070 – 350
Monarkia
Geografia
HiriburuaKerma; Napata; gero Meroe
Kultura
Hizkuntza(k)meroera (hizkuntza ofiziala), antzinako nubiera, egiptoera, kuxtar hizkuntzak
ErlijioaAntzinako Egiptoko jainkoak
Historia
Aurrekoa
Egiptoko Inperio Berria
Ondorengoak
Nobatia
Makuria
Axumeko Erresuma

Kuxeko Erresuma edo Kux Nubiako antzinako herrialdea izan zen, egungo Sudanen Nilo Urdina, Nilo Zuria eta Atbara ibaien lotunean zegoena[1].

Egiptoko Inperio Berria desegin zenean sortua, hasieran Napata zuen gune nagusia. Kuxeko Kashta erregeak K.a. VIII. mendean antzinako Egipto konkistatu zuenean bertoko erregeek XXV. dinastia ezarri zuten, mende bat iraun zuena.

Erresuma honetan hainbat erregina nabarmendu ziren, besteak beste, Nahirqo, Aminarenas, Amanishajeto eta Shanakdakhete.

Antzinaroan nubiar hiriburua Meroe izan zen. Greziarrek eskualdeari Aethiopia zioten. Meroeko nubiar erresumak IV. mendera arte iraun zuen, Axumeko Erresumak konkistatu zuen arte hain zuzen ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Leclant, Jean. (2004). The empire of Kush: Napata and Meroe. Londres: UNESCO ISBN 1-57958-245-1..


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Sudan
Artikulu hau Sudango historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.