Amanirenas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanirenas

Kusheko errege-erregina

K.a. 40 - K.a. 10
Teriteqas - Amanishakheto
Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hobiratze lekuaGebel Barkal
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Amnirense qore li kdwe li (ca. K. a. 57 - ca. K. a. 10) Amanirenas, Amanirenes edo Amanirena ere idatzia, Kux Erresumako Qore (gobernadore) eta Kandake (erregina) izan zen.[1][2][3]

Nahirqo Nubiako lehenengo erregina izan zen, Amanishajeto ezagunena eta Amanirenas erreginarik nabarmena.[3][4]

Naqa-ko Leoiaren Tenpluan Aminarenas agertzen da irudikaturik, etsaien burua moztu aurretik hauen ilea ebatuz eskumako eskuarekin, bahitutakoen ilara bat ageri da ukondoak lepoan ebaturik eta Horus jainkoaren babespean. [3]

Erromako Inperioaren aurkako borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuxeko Erresumak, Aminarenas eta bere semearen agintaritzapean, Ptolomeotar Egipto eta Nubia Behea erasotu zituztelaren zantzuak omen daude. Estrabonen arabera Syene, egungo Aswan, Elefantina eta Filae erasotu zituzten, Kux eta Egiptoren arteko ohiko mugan zeuden lurraldeak. Ama eta semea Meroera itzuli ziren, bahitu ugarirekin eta lapurtutako aberastasunekin, Augusto enperadorearen brontzezko estatua bat barne, sinbolikoki behin eta berriro zapaltzeko lurperatu zutena. Hurrengo urtean, Publio Petroniok, Aelius Gallusen ondorengoak Syenetik bota zituen. Horrez gain, eta beti ere Estrabonen arabera, Pselchis-era arte mugiarazi zituen, egungo El-Dakka.[3]

Bake akordioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semea hil eta gero, K.a. 24ean, Aminarenas beste hamalau urtez aritu zen erregina eta bake akordioari ekin zion. K.a. 21 eta 20 urte artean sinatutako akordioaren arabera, Kux-eko herritarrek Erromako zergak ordaintzetik salbu zeuden eta erromatarrek lur guztiak bueltatzeko konpromisoa adierazi zuten, baita Premnis-ko gotorlekua.[2]

Aminarenasek lortutako akordioa III. mendearen amaiera arte egon zen indarrean, hau da, Kuxeko Erresuma desagertu zen arte.[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The Nubian Queen Who Fought Back Caesar's Army» HISTORY 2022-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  2. a b (Gaztelaniaz) admin. (2021-07-20). «Amanirenas, la reina guerrera nubia que se enfrentó a Roma» Revista de Historia (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «La Kandake Amanirenas: la desconocida guerra entre Roma y Kush | Universidad del Rosario» urosario.edu.co 2017-09-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  4. (Ingelesez) Kuckertz, Josefine. (2021-04-27). «Meroe and Egypt» UCLA Encyclopedia of Egyptology 1 (1) (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]