Léon Walras
| Léon Walras | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Léon Walras |
| Jaiotza | Évreux, 1834ko abenduaren 16a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Clarens (en) |
| Hobiratze lekua | Cemetery of Clarens (en) |
| Familia | |
| Aita | Auguste Walras |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | École nationale supérieure des mines de Paris |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ekonomialaria, katedraduna eta matematikaria |
| Lantokia(k) | Lausana |
| Enplegatzailea(k) | Lausanako Unibertsitatea |
| Mugimendua | School of Lausanne (en) |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | katolizismoa |
Marie-Esprit-Léon Walras (Évreux, Frantzia, 1834ko abenduaren 16a - Clarens, Suitza, 1910eko urtarrilaren 5a) frantses ekonomialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meatze Ingeniaritzako ikasketak hasi zituen, baina aitak bultzaturik, Ekonomia ikasteari ekin zion 1858an. 1870ean, Lausanako Zuzenbide Fakultatean sortu berria zen ekonomia-katedra hartu zuen. Bertan aritu zen eskolak ematen 1892 arte; Pareto italiar ekonomialariak hartu zuen orduan Walrasek utzitako katedra.
Erabilpen marjinalaren teoria bat proposatu zuen; teoria horren arabera, salgaien prezioak salerosketan parte hartzen dutenen erabilpen marjinal erlatiboaz finkatzen dira. Ekonomiaren oreka orokorrari adierazpen matematikoa eman zion eredua sortu zuen; lan horregatik ekonomia matematikoaren sortzailetzat hartu ohi da.
Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste: Éléments d´économie politique pure (1874-1877); Études d´économie sociale (1896); Études d´économie politique appliquée (1898).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.