Lúcio Lara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lúcio Lara
-. Angolako presidentea

1979ko irailaren 11 - 1979ko irailaren 20a
Agostinho Neto - José Eduardo dos Santos
Bizitza
JaiotzaCaála (en) Itzuli1929ko apirilaren 9a
Herrialdea Angola
HeriotzaLuanda2016ko otsailaren 27a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
University of Lisbon (1911–2013) (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kimikaria, fisikaria eta matematikaria
Lantokia(k)Casa dos Estudantes do Império (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Angolaren Askapenerako Herri Mugimendua

Lúcio Rodrigo Leite Barreto de Lara (Caála, 1929ko apirilaren 9a - Luanda, 2016ko otsailaren 27a) angolar fisikari, matematikari, politikari eta irakaslea izan zen. Angolako jarduneko presidentea izan zen Agostinho Neto hil zenetik José Eduardo dos Santosek kargua hartu zuen arte.

Angolaren Askapenerako Herri Mugimenduaren sortzaileetako bat eta presidentea izan zen. Angolako Independentzia Gerran eta Angolako Gerra Zibilean Mugimenduko idazkari nagusia izan zen.

1979ko irailaren 11n Agostinho Neto hil ondoren, herrialdeko behin-behineko presidente bihurtu zen. José Eduardo dos Santos aukeratzeko maniobrak egin zituen eta boterea eman zion irailaren 20an. 1985ean, MPLAko Buro politikoko kide kargutik kendu zuten, eta bizitza publikoa utzi zuen 1992an.