Angolako Gerra Zibila
Angolako Gerra Zibila | |||
---|---|---|---|
Gerra Hotza eta Hego Afrikako mugaren Gerra | |||
![]() | |||
Data | 1975 – 2002ko abuztua | ||
Lekua | Angola | ||
Emaitza | MPLAren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Angolako Gerra Zibila (1975-2002) Angolak Portugalekiko bere independentzia lortu bezain pronto hasi zen. Lehen, 1974-75ean, deskolonizazio gatazka izan zuten, 1961-74ko Angolako Independentzia Gerraren ondoren. Gerra zibilean lehenengo askapen mugimendu nagusiek borrokatu zuten: MPLA eta UNITA. Gerra bukatu zutenean, FLEC sortu zuten Kabinda eskualdeko independentzia lortzeko.
27 urteko gerra hiru aldian banatu daiteke: 1975 eta 1991ren artekoa, 1992 eta 1994ren artekoa eta 1998 eta 2002ren artekoa - bitartean bake garai hauskor aldiak izanik. 2002an MPLAk garaipena lortu zuenerako, herrialdeko egitura ekonomiko eta soziala deseginda egoteaz gain, 500.000 hildako eta milioika errefuxiatu ziren.
Gerrak nazioarteko esku-sartzea jasan zuen, Gerra Hotzaren fronte nagusienetariko eta latzenetariko bat bilakatuta. Gainera Kongoko Bigarren Gerra eta Namibiako Independentzia Gerraren parte-hartzaileek ere bere mozkinak bilatu zituzten Angolan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ www.africancrisis.co.za
- ↑ Madsen, Wayne. (2002-05-17). Report Alleges US Role in Angola Arms-for-Oil Scandal. CorpWatch.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
![]() |
Artikulu hau Angolako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |