La Tradición Navarra
La Tradición Navarra | |
---|---|
Mota | Egunkari orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Iruñea |
Kolorea | Zuri-beltza |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Nafarroa Garaia |
Maiztasuna | Egunero |
Historia | |
Ideologia | integrismoa, tradizionalismoa |
La Tradición Navarra (euskaraz Tradizio Nafarra) Iruñean 1894ko urriaren 2 - 1932ko abuztuaren 10 artean argitaratutako egunkaria izan zen, joera karlistaduna. Helburu nagusia katolikoak batzea zuen eta liberalismoa borrokatu zuen. Ez zuen hedapen handiegirik lortu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunkaria 1894ko urriaren 2an agertu zen, «Diario católico-político» azpitituluaz. Haren agerpena Ramón Nocedalek[1] Iruñera egin zuen bidaia batekin dago lotuta. Lehen zuzendaria Benigno Loyola izan zen, aurretik El Euskaro aldizkaria zuzendu zuen kazetaria.[2] Postua utzi zuenean, hurrenez hurren Aquilino García Deán, Benito Valencia, Hilario Olazaran eta Marcos Alconero izan ziren.
Berez, hedabidea, Nafarroako Partido Integristaren bozeramalea izan zen nahiz eta oihartzun handia ez izan: azken zenbakiaren tirada, esaterako, 900 alekoa izan, Nafarroako prentsaren % 4,3. Momentuero katolikoen batasuna liberaleei aurre egiteko erreibinditzen zuen. Baita ere Alderdi Karlistaren aurka kokatu zen integristen eta karlisten arteko harremanak txarrak izan zirenean; Nafarroako karlistek El Pensamiento Navarro egunkariaren bidez espresatzen ziren eta azken hau integristentzat liberalismoz kutsatuta zegoen.
Oso hedabide erlijiosoa zen: lehenengo orrian beti "Otoitzaren Apostolutzaren Buletina" zetorren eta ohikoa zen orri berean aitasantuaren hitzak jasotzea.
Primo de Riveraren diktaduraren bitartean La Tradición Navarrak ez zuen kaleratzeko arazorik izan, azken buruan erregimenaren aldeko jarrera nabarmena erakusten baitzuen; hori ez zen gertatu beste egunkari katolikoekin, El Pensamiento Navarro eta El Pueblo Navarro, zentsuraren biktimak.
Espainiako Bigarren Errepublikan sutsu borrokatu zen erregimen errepublikarraren aurka. 1932an, Sanjurjadaren ondoren, José Sanjurjoren estatu kolpearen lehen saiakera eman zenean, egunkaria, El Pensamiento Navarro karlista eta Diario de Navarra alfontsozaleekin batera suspendituta izan zen eta zen berriro ere kaleratu batez ere integristen eta karlisten batasunaren ondoren Comunión Tradicionalistan aldizkariak bere zentzu politiko guztia galdu baitzuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Auñamendi Entziklopedia.