La historia de Mortadelo y Filemón

Wikipedia, Entziklopedia askea
La historia de Mortadelo y Filemón
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
Argitaratze-data1969
IzenburuaLa verdadera historia de Mortadelo y Filemón
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia, Umore grafikoa eta umorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1970
Fikzioa

La historia de Mortadelo y Filemón (gaztelaniaz) Francisco Ibáñez kataluniar komikigileak idatzi eta marraztutako 6 orrialdeko komiki bat da. Bere pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen saileko komikia da.

Argitalpen ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikia lehen aldiz La verdadera historia de Mortadelo y Filemón izenburuarekin Gran Pulgarcitoren 1970eko Almanakean argitaratu zen. Beranduago, beste istorio labur batzuekin batera Colección Oléren lehen edizioko 107. zenbakian eta Ases del Humor eta Magos del Humor bildumetako liburuki ezberdinetan, hauei izena emanez argitaratu da.

Jatorrian Gran Pulgarcitoren 1970eko Almanakean argitaratu zenean azkeneko biñetak Mortadelok irakurleei eginiko gabon zoriontze bat zuen. Ondorengo errekopilazioetan bokadiloa aldatu zen Mortadelok bere misioen etorkizuneko arrakastagatik opatzeko, eta 1975eko udaberriko Mortadelo Giganten azken biñeta hori ezabatu ere egin zen.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komiki honetan, Ibáñezek Mortadelo eta Filemonen hasiera kontatzen du, nola ezagutu ziren, nola iritsi ziren ezkutuko agente izatera, baita Mortadeloren burusoiltasunare jatorria ere (Bacterio profesorearen huts egindako asmakizun bat).

Komiki honek zenbait inkoherentzia ditu Su vida privada izenekoarekiko, 1992koa. Esate baterako, Mortadelo, jatorriz, hiri batekoa dela (ondoren herri ñimiño batekoa dela esanez), edo biak Informazio Agentzian lanean hasi zirenean ezagutu zirela (ondoren, ustekabean ezagutu zirela eta euren kontura elkartu zirela esan zen bitartean).


Aurrekoa
El caso del bacalao
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1970
Ondorengoa
Chapeau el "esmirriau"

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]