Labaru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Labaro» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Labarua
Proboren diptiko kontsularra

Labarua (latinez: labărum-i, antzinako grezieraz: λάβαρονlábaron) erromatar enperadoreek erabiltzen zuten zutoihal bat da. Konstantino I.a Handia enperadoreak, kristautasunera bihurtu zenean, zeinu gisa, gurutzea eta krismona edo Kristoren monograma erabiltzea erabaki zuen. Azken hau, Kristo hitzaren grezierazko izeneko (χριστóς) lehen bi hizkiez osatuta zegoen (Khi eta Ro). Unicode sisteman, Khi-Ro ikurra (☧) U+2627 da.

Hitzaren etimologia eztabaidatua dagoen arren, oro har onartzen da laureumetik (erramua) datorrela, nahiz eta beste batzuek dioten llafar (hitz egin) zelta hitzetik datorrela.

Labarurik erabiliena krismona den arren, honako esaldi hau, "In Nomine Christi Vincas Semper" (Beti Kristoren izenean irabaz dezazula) agertzen zen beste bertsio bat ere erabiltzen zen. Labaru mota hau, Probo kontsularen diptiko kontsularrean ikus daiteke, non Honorio enperadorea agertzen den labaru bat eusten.

Labarua eta lauburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lauburu»

Teoria batzuen arabera, lauburu euskal hitzaren jatorria latineko labarum hitza da. Gainera, biak gurutze edo ixa itxura dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Labaru Aldatu lotura Wikidatan