Edukira joan

Lagostomus maximus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lagostomus maximus
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaChinchillidae
GeneroaLagostomus
Espeziea Lagostomus maximus
Desmarest 1817[2]
Datu orokorrak
Ernaldia154 egun
Kumaldiaren tamaina1,9
Ordoki-biskatxa Atacaman.

Lagostomus maximus edo Ordoki-biskatxa Lagostomus generoko animalia da. Karraskarien barruko Chinchillidae familian sailkatuta dago.

Chinchillidae familiako karraskaria (Lagostomus maximus), Lagostomus generoko espezie bakarra; erbiaren neurrikoa da; 50 cm-ko luzera du, eta isatsak beste 20 cm. Gorputz lodia izaten du, eta bizkarra oso konkortua. Bizkarrean ile iluna izaten du. Talde handietan bizi da, Hego Amerikan, Boliviako eta Paraguaiko hegoaldetik Argentinako Patagoniako iparraldera bitartean. Lurpean kilometroetako zuloak egiten ditu. Egunez ezkutatuta egoten da, eta gauez irteten da. Belarrak eta sustraiak janez elikatzen da. Larrua eta haragia erabiltzeko ehizatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Desmarest. (1817). in: Chinchillidae. Nouv. Dict. Hist. Nat..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]