Laka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Laka zenbait intsektuk, batez ere Kerria lacca izenekoak, jariatzen duten substantzia zeharrargia da. Likido organiko koloreduna, gogorra eta distiratsua da, urtzen ez dena. Intsektua Indian eta Asiako Ekialdian bizi da, eta landarretan bizi da. Laka landarearen adarretan itsasten da, eta barnean bizi ohi da intsektua. Jariakin hori jaso, eho eta erretxina batzuekin egosi ondoren lortzen da laka izeneko berniza.

Beste espezie batzuek ere ekoizten dute laka, Metatachardia, Laccifer, Tachordiella, Austrotacharidia, Afrotachardina, eta Tachardina generokoek hain zuzen.

Laka deritzo, halaber, Anacardiaceae familiako zenbait zuhaixkaren erretxinari.

Gaur egun, laka sintetikoak erabiltzen dira. Disolbatzailea lurruntzearen ondorioz lehortzen da laka, margoak eta esmalteak ez bezala, haiek oxidazioz edo polimerizazioz lehortzen baitira. Laka, beraz, lasterrago lehortzen da margoa eta esmaltea baino. Lakak hezetasunaren eta herdoilaren aurka babesten ditu altzariak, ehunak, plastikoak, paperak eta metalezko gainazalak. Txinan eta Japonian oso erabilia izan da, antzinako garaietatik, altzarigintzan, buztingintzan eta bestelako artetan. Industrian erabiltzen diren laka nagusiak nitrozelulosazkoak dira, eta, gai horretaz gainera, bestelako osagarri batzuk ere badituzte: plastifikatzaileak, erretxina alkidikoak eta disolbatzaileak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]