Edukira joan

Lanaudière

Koordenatuak: 46°46′N 73°50′W / 46.77°N 73.83°W / 46.77; -73.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lanaudière
 Kanada
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
HiriburuaJoliette
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°46′N 73°50′W / 46.77°N 73.83°W / 46.77; -73.83
Azalera13.514 km²
MugakideakMauricie, Centre-du-Québec, Montérégie eta Laurentides
Demografia
Biztanleria528.598 (2021)
6.648 (2020)
Dentsitatea39,11 bizt/km²
lanaudiere.ca
Terrebonneko alde zaharra.

Lanaudière Quebeceko eskualde administratiboa da. 14 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Joliette da.

Montrealdik 30 bat km ipar-ekialdera, eskualdea Quebeceko hiri nagusi honi begira dago. Laval eta Montrealen parean dauden hiriak (Terrebonne -101.558 biztanle 2009an-, Repentigny -78.812-...) Montrealgo metropoli komunitatearen (Communauté métropolitaine de Montréal, CMM) barruan daude. Laurentideseko zenbait udalerrirekin batera hiriaren Couronne Nord edo Rive-Nord de Montréal ("Montrealgo iparraldeko ibarra") osatzen dute.

Joliette (19.044 biztanle) hiri historikoa eskualdearen erdian dago eta hiriburu funtzioak betetzen ditu, biztanlerian handiena izan gabe. Hortik iparraldera populazioa murriztuz doa eta lur eremu zabalean gune naturalak dira nagusi: Mont-Tremblanteko parke naturala, Matawinie... Eskualde honetan, Bayonne deitutako ibaia dago, abenaki jatorriko herriak Ôbamasek deitua.

1966an Quebeceko eskualde administratiboak eratu zirenean Montrealgoa askoz ere handiagoa zen. 1987an eskualde batzuk banatzeari ekin zitzaion, oreka lortu nahirik. Urte horretan sortu zen eskualdeetakoa Lanaudière izan zen.

Montrealen itzalean biztanleria asko hazi da azken hamarkadetan.

Historikoki komunitate ingeles hiztun batzuk, baita eslaviarrak (errusiar, ukrainar, poloniarrak) ere, bertan plantatu ziren, batez ere Rawdon inguruan; hala ere gaur egun eskualdea oso ehuneko handian frantses hiztuna da: 2006an %67,9k hizkuntza hori baino ez zekiten, %31,5k frantsesa eta ingelesa eta oso kopuru txikiak ziren ingelesa edota beste hizkuntzen bat baino ez zekitenak[2].

Jatorriko herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar jatorriko gehiengo zabalaren erdian, eskualde honetan jatorriko herrien ordezkaritza gorde da; iparraldeko lur eremu handian "zurien" presentzia urriaz gain, Manawan izeneko atikamekw herriaren komunitatea dago[3].

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak 7 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 59 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]