Centre-du-Québec

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Centre-du-Québec
 Kanada
Administrazioa
Herrialdea Kanada
Probintzia Quebec
Hiriburua Drummondville (Quebec)
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 46° 17′ 00″ N, 72° 04′ 00″ W / 46.283333333333°N,72.066666666667°W / 46.283333333333; -72.066666666667Koordenatuak: 46° 17′ 00″ N, 72° 04′ 00″ W / 46.283333333333°N,72.066666666667°W / 46.283333333333; -72.066666666667
LocationCentre-du-Québec.png
Azalera 6.921 km²
Mugakideak Mauricie, Capitale-Nationale, Chaudière-Appalaches, Estrie, Montérégie eta Lanaudière
Demografia
Biztanleria 226856 bizt. (2005)
Dentsitatea 32,78 bizt/km²
Informazio gehigarria
www.centreduquebec.gouv.qc.ca
Bécancour, Centre-du-Québec.

Centre-du-Québec ("Quebeceko erdialdea") Quebeceko eskualde administratiboa da. 17 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko eta hiri nagusia Drummondville da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Laurendi ibaiaren hegoaldean kokatuta dago, Quebec Hiria eta Montrealen arteko erdibidean; hori dela eta hainbeste errepide eta autobide eskualdean zehar pasatzen dira. Aspalditik "Bois-Francs" izenez ezagutzen den eremua da eta Apalatxeetako lehen muinoak ere beren mugen barruan daude, hego-ekialdean. San Laurendira doazen ibaiadar inportante batzuek beren lurrak zeharkatzen dituzte: Saint-François, Nicolet eta Bécancour ibaiak.

L'Erable, Arthabaska eta Drummond MRCak Cantons-de-l'Est historikoen barnean sartu ohi dira baina administratiboki Estrietik kanpo daude.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an eskualde administratiboak osatu zirenetik 1987 arte "Trois-Rivières" izena zeraman eskualde handiagoaren barruan zegoen, hiri honetan zentratuta San Laurendiren bi ibarretako lurrak hartzen zituena. 1987ko abenduaren 22an izena aldatu eta "Mauricie–Bois-Francs" izendapena ezarri zioten, ibaiaren alde bakoitza aipatuta geratzen zelarik.

1997ko uztailaren 30ean, ordea, eskualde hori desagertu zen eta bere lurrek Mauricie eta Centre-du-Québec osatu dituzte. Beraz, Quebeceko eskualde administratiborik gazteena da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki komunitate ingeles hiztun batzuk (leialistak edota eskoziar, irlandar...jatorrikoak) bertan plantatu ziren, batez ere Cantons-de l'Est historikoen barnean edo auzolurretan; hala ere gaur egun eskualdea oso ehuneko handian frantses hiztuna da: 2006an %79,3k hizkuntza hori baino ez zekiten, %20,3k frantsesa eta ingelesa eta kopuru anekdotikoak ziren ingelesa edota beste hizkuntzen bat baino ez zekitenak[2].

Jatorriko herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar jatorriko gehiengo zabalaren erdian, eskualde honetan jatorriko herrien ordezkaritza gorde da: abenaki herriari aitortzen zaizkion bi komunitate daude,Odanak eta Wôlinak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko 5 MRCak.

Eskualdeak 5 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 80 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:

MRCetatik kanpoko komunitate autoktonoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Centre-du-Québec Aldatu lotura Wikidatan