Laurentides (eskualde administratiboa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laurentides
 Kanada
Mont-Tremblant.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
Hiriburua Saint-Jérôme (Quebec)
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 46° 26′ N, 74° 59′ W / 46.43°N,74.98°W / 46.43; -74.98Koordenatuak: 46° 26′ N, 74° 59′ W / 46.43°N,74.98°W / 46.43; -74.98
Les Laurentides.png
Azalera 21.563 km²
Mugakideak Outaouais, Lanaudière, Mauricie, Montérégie eta Laval
Demografia
Biztanleria 589.400 (2016)
Dentsitatea 27,33 bizt/km²

Laurentides Quebeceko eskualde administratiboa da. 15 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Saint-Jérôme da. Izena askoz ere zabalagoa den Laurentides mendilerrotik hartu zuen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montrealen itzalean bizi den eskualde hau aspalditik izan da Quebeceko hiri handienaren aisialdirako ihesbidea; hiriburuaren funtzioak betetzen dituen Saint-Jérômetik (65.255 biztanle 2009an) iparraldera zabaltzen diren natura guneetan kokatutako herriek XIX. mendetik Ipar Amerika osoan eskian aritzeko eta oporraldietarako fama hartu zuten: Morin-Heights, Mont-Tremblant, Sainte-Adèle...

Lavaletik bereizten duen San Laurendi ibaiaren adarra den Rivière des Mille Îlesen ertzeko "eskualdeko konderriko udalerrietan" (MRC), beraz Montrealetik hurbilago, biztanleria handia dago: Thérèse-De Blainville (147.403 biztanle), Deux-Montagnes (86.081); pittin bat iparralderago Montreal-Mirabel nazioarteko aireportua dagoen Mirabel (34.000) MRC-udalerria dago. Zati hau Montrealgo metropoli komunitatearen barruan dago eta Lanaudièreko zenbait udalerrirekin batera hiriaren Couronne Nord edo Rive-Nord de Montréal ("Montrealgo iparraldeko ibarra") osatzen du.

Montrealetik iparralderako ardatz nagusitik kanpo Argenteuil konderriko eskualde-udalerria dago, Outaouaiserako bidean.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an Quebeceko eskualde administratiboak eratu zirenean Montrealgoa askoz ere handiagoa zen. 1987an eskualde batzuk banatzeari ekin zitzaion, oreka lortu nahirik. Urte horretan sortu zen eskualdeetakoa Laurentides izan zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montrealgo metropolian egoteak bere biztanleria handia izatea ekarri du; 2010ean Quebeceko eskualdeen artean laugarrena zen populazioari dagokionez eta gorantza ari da.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki komunitate ingeles hiztun batzuk eskualdean plantatu ziren[2] baina gaur egun gehiengo zabala da frantsesa besterik ez dakitenak (%56,2) edota frantsesaz gain ingelesa ere dakitenak (%42, ehunekorik handienetakoa eta eskualdearen soslai kultural altuaren seinale) baina oso gutxi dira ingelesez edo hizkuntza alofonoren bat baino ez dakitenak[3].

Jatorriko herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Laurentidesen jatorriko herri bati (kaniengehaga, kanienkehaka edo "mohawk", hain zuzen) aitortutako komunitatea dago: Kanesatake. 1990ean beren lurrak defendatzeagatik istilu larriak sortu ziren: kapitulu horri "Okako krisialdia" deitu zitzaion[4].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak 8 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 83 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:

MRCetatik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]